06:00. Gaupaseroen argazkia. 15:30. Mus txapelketa frontoian. 18:00. Toka txapelketa herrikoia. 20:00. Sagardo afaria. Sagardoak: Zabala, Oyarbide, Isastegi, Urdaira, Gaztañaga eta Lizeaga. Jarraian. Gabezin taldea. Tartean. Bingoa. Ondoren. DJ Naza.
09:00. Diana Giroarte dultzaina taldearen eskutik. 12:00. Ezkontzerikan ez dugula espero kale antzerkia. 14:30. Txekor jatea, Emeterio Arrese parkean. 15:30-19:30. Haur eta nerabeentzat ur parkea eta puzgarriak, Azkueko plazan. 20:00. San Bartolome bezperako kanpai-jotzea eta salbea, San Bartolome elizan. 22:30. Zezensuzkoa, plazan. 22:45. DJ Andoniren emanaldia, Txumitxa atzealdeko plazan. 23:30. Iratzar taldearen emanaldia, plazan.
XII. KUADRILLA EGUNA 10:00. XXII. Pilota txapelketa herrikoiaren finalak. 13:00. Trikipoteoa herrian zehar. 14:15. Kuadrillen argazkia, herriko plazan. 14:30. Kuadrillen bazkaria eta photocalla, Larrunarrin. Jarraian. Jokupoteoa herrian zehar Burrunba txarangak alaituta. 20:30. Zahagisagardoa. 22:15. Bideo muntaiaren emanaldia. 23:00. Itzal taldearekin erromeria. Ondoren. DJ Txekor. Atsedenaldian. Bingoa.
XII. Kuadrillen egunerako txartelak abuztuaren 15era bitarte eskuratu ahal izango dira, herriko tabernetan.
Arte familia bat: Girovago e Rondella. 'Sormena, askatasuna'.
'Biblioporrak: zeuk aukeratu!!!' izeneko udako ekimenak 0-16 urte bitarteko haur eta gazteengan irakurtzeko ohiturak sustatzea du xede. Uda hastearekin batera, horien esku jartzen dira bost liburu-zerrenda, adinaren edo eskola-mailaren arabera banatuta. Aukeraketa-zerrendak ikastetxeetan banatzen dira, eta bertan agertzen diren liburuak haur liburutegiko ganbaran jartzen dira eskuragarri.
Udal liburutegiaren terrazan irakurtzeko aukera egongo da, horretarako espresuki mahai eta aulkiekin atondutako espazioan. Erabilera erraza izango da: gustuko liburua aukeratu ostean, liburutegiko mailegu-erakusmahaian aurkeztu beharko da liburutegiko txartelarekin batera. Mailegua egindakoan, kanpoan irakurtzeko aukera izango da udako egun atseginez gozatu ahal izateko.
Udako liburutegia zabalduko da Usabal kiroldegian. Eskaintza aberatsa izango da, hala nola, egunkariak, aldizkariak, komikiak, eleberriak, bidaia-liburuak, sukaldaritzako liburuak eta abar. Horrezaz gain, beste hainbat zerbitzu eskainiko dira: haurrentzako jolas-liburuak eta mahai-jokoak erabiltzeko aukera, etxerako mailegua, marrazkiak egiteko margoak eta papera, liburutegiko txartelak egiteko aukera, liburu-eskaerak, maileguak bertan itzultzeko aukera eta abar.
'Muga 1025-2025. Mila urte Gipuzkoak eta Altzok' ekimenaren barruan.
'Ipuskoa, izanetik izena. 1025-2025' arte erakusketa kolektiboa. Aurten, 1025eko dohaintzaren dokumentu historikoan «Gipuzkoa» hitza lehen aldiz idatziz aipatu zenetik mila urte bete dira. Eskuizkribu honek «Ipuscua» hitza jasotzen du lehen aldiz, gure lurraldearen identitatean funtsezko mugarri bat ezarriz. Erakusketak hainbat diziplinatako hamabost artista biltzen ditu, une historikoa eta gertaera hau gertatu zen tokia interpretatu dutenak. Elena Arrese komisario eta artista plastiko gipuzkoarraren zuzendaritzapean, proiektuak ondare kultural honen garrantzia artearen hizkuntza unibertsalaren bidez transmititzea du helburu. Hauek dira parte hartu duten artistak: Koldobika Jauregi, Elena Cajaraville, Elena Arrese, Iñaki M. Ruiz de Egino, Julia Otxoa, Ricardo Ugarte, Ramon Ruiz Cabestany, Pablo Zuriarrain, Iker Valle, Nisa Goiburu, Uxue Lasa, Angel Navas, Natalia Cambronero Nieto, Maria Jesus Cueto eta Antton Mendizabal. Larunbatetan eta igandeetan: 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara.