Oargi mendi taldearen irteera Balerdiko aristara. Gaintzatik aterako dira Balerdira igotzeko. 6-7 orduko ibilbidea izango da. Izena emateko: 688 69 86 42.
San Pedro Eguna 10:00. Diana. 11:00. Meza nagusia. Ondoren. Dantza-soka, esku pilota partidak eta hamaiketakoa. 17:30. Kalejira. Herriko trikitilariak, txistulariak, Usarrabi abesbatza, buruhandiak eta erraldoiak. 19:00. Bertso saioa. Unai Mendizabal, Oihana Iguaran, Jexux Mari Irazu, Onintza Enbeita eta Iker Zubeldia. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. 23:00. erromeria Ostolaza eta Larrañaga trikitilariekin.
San Pedro Eguna 10:30. Eskulan tailerra. 11:00. Meza. 12:30. Txakolin dastaketa musikaz alaiturik. 18:30. 18 urtez azpiko lau aizkolari gazteren saioa. Aitor Saralegi, Unai Etxeberria eta Joan Goikoetxea. Ondoren. Herriko gazteen arteko kirol lehia. Parrandero handia parrandero txikien aurka. 21:00. Artea antzerki emanaldia.
San Pedro Eguna 10:30. Meza nagusia. Ondoren. Hamaiketakoa elkartean. 11:00. Tortilla patata eta sagardo lehiaketa. 17:00. Bolo eta toka lehiaketa. Umeen jolasak eta ondoren, txokolatea festei amaiera emateko. Trikitilariek alaituko dute egun guztia.
SAN PEDRO EGUNA 12:30. Meza nagusia. Ondoren. Hamaiketakoa eta trikitilariak. Arratsaldean. Berriro trikitixa iluntzera arte.
María Carbonell Blues Mood. 2024an Bartzelonako Blues Elkartearen X. Blues Lehiaketan "sortzen ari den blues talde nazional onena" bezala sarituak, María Carbonell Blues Moodek ez dio soilik AEBetako musika beltzari gorazarre egiten, baizik eta berrasmatzera ere ausartzen da. Bere proposamen fresko eta zirraragarriak moldeak apurtzea eta bluesaren ondarea belaunaldi berriei hurbiltzea lortzen du, genero honen botereak bizirik eta etengabeko bilakaeran jarraitzen duela erakutsiz.
Xerka hitzaldia Joseba Olagarai eta Martxel Larrazaren eskutik, udaletxeko erabilera anitzeko gelan.
Javier Sun-en kontzertua. Musikari donostiarrak Los Scooters taldea sortu zuen 1984an. Gero, 1989an, bere bakarkako musika ibilbidea hasi zuen. Bob Dylan, The Beatles, Paul Weller, The Who eta Neil Young bezalako musikari handien eraginpean. Bere abestiak pop rock errebelde eta benetakotzat har daitezke. Aurten Los Scooters bere lehenengo taldearen 40. urteurrena ospatzen ari da bere errepertorio pertsonalenarekin batera.
The Cinelli Brothers. Marc (abeslari eta gitarrista nagusia) eta Alessandro Cinelli (bateria) anaiak buru dituen talde britainiarrak 60 eta 70eko hamarkadetako Chicagoko eta Texasko blues elektrikotik edaten du, eta bluesa, soula eta rythm and bluesa uztartzen dituen zuzeneko ikuskizun indartsuagatik nabarmentzen da. Zuzeneko indartsua, dinamikoa eta dantzagarria. 2023ko UK Blues Awards sarietan "Urteko Blues Banda" kategorian izendapena jaso zuten.
Arte familia bat: Girovago e Rondella. 'Sormena, askatasuna'.
HH2-LH6 maila bitarteko haurrei zuzendurik. 07:30-09:30. Haur txokoa. 09:30-13:00. Udalekuak.
08:00-09:00. TriTxokoa. Zaintza. 09:00-13:00. TolosaldeaIKTren Trikanpusa. 6-14 urte bitarteko haurrei zuzendurik.
Zesta Puntako San Joan txapelketa, Beotibar Zesta Punta elkarteak antolatuta.
Kultur lantegietako artelanen erakusketa. Ikasturtean 100 ikasle inguru aritu dira pintura, egur taila, tai chi, eskulanak, altzariak zaharberritzea eta ehoziri-bainikak-patchwork tailerretan. 09:00-14:00. Astelehenetik ostiralera. 09:00-16:00. Asteazkenetan.
3-6 urte bitartekoentzat ludoteka. 6-12 urte bitartekoentzat udaleku irekiak. Eskulanak, harremanak eta lagunartea landuko dute, besteak beste.
Xerka argazki erakusketa, udaletxeko erabilera anitzeko gelan. Euskal landa eremuko LGTBI+ komunitatearen istorioak eta erretratuak egongo dira ikusgai.
'Biblioporrak: zeuk aukeratu!!!' izeneko udako ekimenak 0-16 urte bitarteko haur eta gazteengan irakurtzeko ohiturak sustatzea du xede. Uda hastearekin batera, horien esku jartzen dira bost liburu-zerrenda, adinaren edo eskola-mailaren arabera banatuta. Aukeraketa-zerrendak ikastetxeetan banatzen dira, eta bertan agertzen diren liburuak haur liburutegiko ganbaran jartzen dira eskuragarri.
Udal liburutegiaren terrazan irakurtzeko aukera egongo da, horretarako espresuki mahai eta aulkiekin atondutako espazioan. Erabilera erraza izango da: gustuko liburua aukeratu ostean, liburutegiko mailegu-erakusmahaian aurkeztu beharko da liburutegiko txartelarekin batera. Mailegua egindakoan, kanpoan irakurtzeko aukera izango da udako egun atseginez gozatu ahal izateko.
09:00-10:00. Zaintza zerbitzua. 10:00-13:00. Udaleku irekiak, 2013 eta 2022 urteen artean jaiotako haurrentzat.
Haurren XXXVII. Sanjoanetako CMO Valves Areto Futbol Txapelketa, Kirolagunak elkarteak antolatuta.
'Ipuskoa, izanetik izena. 1025-2025' arte erakusketa kolektiboa. Aurten, 1025eko dohaintzaren dokumentu historikoan «Gipuzkoa» hitza lehen aldiz idatziz aipatu zenetik mila urte bete dira. Eskuizkribu honek «Ipuscua» hitza jasotzen du lehen aldiz, gure lurraldearen identitatean funtsezko mugarri bat ezarriz. Erakusketak hainbat diziplinatako hamabost artista biltzen ditu, une historikoa eta gertaera hau gertatu zen tokia interpretatu dutenak. Elena Arrese komisario eta artista plastiko gipuzkoarraren zuzendaritzapean, proiektuak ondare kultural honen garrantzia artearen hizkuntza unibertsalaren bidez transmititzea du helburu. Hauek dira parte hartu duten artistak: Koldobika Jauregi, Elena Cajaraville, Elena Arrese, Iñaki M. Ruiz de Egino, Julia Otxoa, Ricardo Ugarte, Ramon Ruiz Cabestany, Pablo Zuriarrain, Iker Valle, Nisa Goiburu, Uxue Lasa, Angel Navas, Natalia Cambronero Nieto, Maria Jesus Cueto eta Antton Mendizabal. Larunbatetan eta igandeetan: 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara.
Kultur etxeko arte plastikoen lantegietako ikasleen lanen erakusketa.