Ibilgailu klasiko eta deportiboen hirugarren kontzentrazioa. Kotxe irteera (Bidania-Goiatz-Urraki-Azpeitia-Azkoitia-Errezil-Bidania), azoka, ordezko piezak, osagarriak, maketak, barbakoa eta musika zuzenean.
Haurren Eguna 10:00. Herriko haurrentzako jolas eta lehiaketak. Marrazkiak, xakea, krosa... 11:30-13:30. Puzgarriak eta jokoak. 13:30. Haurren bazkaria. 14:30-16:30. Puzgarriak eta jokoak. 18:30. Sagardo dastaketa eta patata tortilla txapelketa. 19:00. Patata tortilla txapelketaren sari banaketa. 20:30. Barrikote morea emakume taldeak eta herriko gazteek antolatuta. 22:00. Suzko zezena. 23:00. Kontzertuak: Gorroto Bala ! eta Xiberoots. Bukatzeko. DJ Euzkolabel.
10:00-12:00 eta 17:00-19:00. Infantil mailako igeriketa txapelketa, Usabal kiroldegiko igerilekuan.
Herribizigune kooperatibaren 3. urteurrena ospatzeko, 11:00etatik aurrera egingo dituzte ekitaldiak Zizurkilgo Herriguneko plazan. Euskal Herriko zazpi herrialdeetako jakiak dastatu ahal izango dira eta Palestinako herriaren aldeko horma-irudi kolektiboa margotuko dute.
11:30. Bisita antzeztua, euskaraz. 12:30. Bisita antzeztua, gaztelaniaz.
11:30. Herritarrentzat hamaiketakoa ostatuan. 16:30. Herritarren arteko patata tortilla lehiaketa. 20:00. Triki poteoa tortillak dastatuz. 21:30. Herri afaria eta bingoa. 00:00. DJ Jade izango da lokalean, goizaldera arte.
Umeen eguna 12:00. Umeen jolasak. 14:00. Umeen eta gurasoen bazkaria. 17:30. Gazteen herri kirolak. 21:00. Herri afaria. Ondoren. DJ Ander gaua luzatu arte.
[ALDAKETA] Fake Cousins ariko da Slow Times taldearen ordez.
17:30-20:00. Booloo elkartearen pintxo potea. Produktu senegaldarren erakusketa, Sapali perkusio musikaz girotuta.
La piel producciones taldearen 'Askatu armairuko gogoetak' antzezlana. LGTBIQ+ Harrotasunaren Egunareb harira antolatutako emanaldia. Sarrera doan.
Susan Santos. Badajozen jaiotako baina aspaldian Madrilen bizi den Susan Santos kitarrajotzailea egungo ospetsuenetakoa da. Bere estilo ausarta eta indartsua blues eta rock estiloetan murgiltzen da. Bere partehartzea ohikoa da Inglaterran, Frantzian zein Herbereetako jaialdietan hango zaleen lilura eta harridurarako. Guztira 6 disko argitara eman ditu. Tolosara eta ohi bezala hiruko formazioan iritsiko da eta esan beharra dago. Susan Santosek zuzeneko indartsuak eta energiaz beteta eskaintzen dituela. Bere azken lana, Skin&Bones (2024) aurkeztuko du.
Shawn Pittman. Oklahomatik, Texasko bluesaren kondaira bizia. Shawn Pittmanek bere estilo nahastezina ekarriko du Tolosara, The Özdemirs talde turkiarrarekin eta Paul San Martín artista gonbidatuarekin. Ibilbide oparoko artista (1996an grabatu zuen lehen diskoa, 22 urte zituela), eta Matt “Guitar” Murphy, Hubert Sumlin edo Lou Ann Barton bezalako artistekin lan egin du, bai eta B.B King famatuaren telonero gisa ere.
Arte familia bat: Girovago e Rondella. 'Sormena, askatasuna'.
HH2-LH6 maila bitarteko haurrei zuzendurik. 07:30-09:30. Haur txokoa. 09:30-13:00. Udalekuak.
08:00-09:00. TriTxokoa. Zaintza. 09:00-13:00. TolosaldeaIKTren Trikanpusa. 6-14 urte bitarteko haurrei zuzendurik.
Zesta Puntako San Joan txapelketa, Beotibar Zesta Punta elkarteak antolatuta.
Kultur lantegietako artelanen erakusketa. Ikasturtean 100 ikasle inguru aritu dira pintura, egur taila, tai chi, eskulanak, altzariak zaharberritzea eta ehoziri-bainikak-patchwork tailerretan. 09:00-14:00. Astelehenetik ostiralera. 09:00-16:00. Asteazkenetan.
3-6 urte bitartekoentzat ludoteka. 6-12 urte bitartekoentzat udaleku irekiak. Eskulanak, harremanak eta lagunartea landuko dute, besteak beste.
Xerka argazki erakusketa, udaletxeko erabilera anitzeko gelan. Euskal landa eremuko LGTBI+ komunitatearen istorioak eta erretratuak egongo dira ikusgai.
'Biblioporrak: zeuk aukeratu!!!' izeneko udako ekimenak 0-16 urte bitarteko haur eta gazteengan irakurtzeko ohiturak sustatzea du xede. Uda hastearekin batera, horien esku jartzen dira bost liburu-zerrenda, adinaren edo eskola-mailaren arabera banatuta. Aukeraketa-zerrendak ikastetxeetan banatzen dira, eta bertan agertzen diren liburuak haur liburutegiko ganbaran jartzen dira eskuragarri.
Udal liburutegiaren terrazan irakurtzeko aukera egongo da, horretarako espresuki mahai eta aulkiekin atondutako espazioan. Erabilera erraza izango da: gustuko liburua aukeratu ostean, liburutegiko mailegu-erakusmahaian aurkeztu beharko da liburutegiko txartelarekin batera. Mailegua egindakoan, kanpoan irakurtzeko aukera izango da udako egun atseginez gozatu ahal izateko.
09:00-10:00. Zaintza zerbitzua. 10:00-13:00. Udaleku irekiak, 2013 eta 2022 urteen artean jaiotako haurrentzat.
Haurren XXXVII. Sanjoanetako CMO Valves Areto Futbol Txapelketa, Kirolagunak elkarteak antolatuta.
'Ipuskoa, izanetik izena. 1025-2025' arte erakusketa kolektiboa. Aurten, 1025eko dohaintzaren dokumentu historikoan «Gipuzkoa» hitza lehen aldiz idatziz aipatu zenetik mila urte bete dira. Eskuizkribu honek «Ipuscua» hitza jasotzen du lehen aldiz, gure lurraldearen identitatean funtsezko mugarri bat ezarriz. Erakusketak hainbat diziplinatako hamabost artista biltzen ditu, une historikoa eta gertaera hau gertatu zen tokia interpretatu dutenak. Elena Arrese komisario eta artista plastiko gipuzkoarraren zuzendaritzapean, proiektuak ondare kultural honen garrantzia artearen hizkuntza unibertsalaren bidez transmititzea du helburu. Hauek dira parte hartu duten artistak: Koldobika Jauregi, Elena Cajaraville, Elena Arrese, Iñaki M. Ruiz de Egino, Julia Otxoa, Ricardo Ugarte, Ramon Ruiz Cabestany, Pablo Zuriarrain, Iker Valle, Nisa Goiburu, Uxue Lasa, Angel Navas, Natalia Cambronero Nieto, Maria Jesus Cueto eta Antton Mendizabal. Larunbatetan eta igandeetan: 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara.
Kultur etxeko arte plastikoen lantegietako ikasleen lanen erakusketa.