Gaur barraken prezioa merkeagoa izango da. 10:30-13:30. Haur parkea eta apar festa, plazan. 17:00. Haur ikuskizuna plazan: 'Garbijai!' Eidabe Konpainia. 19:00. Anoetako buruhandi-erraldoien eta Irurako erraldoien kalejira Anoetako txistulari taldearekin. Ekarri zure buruarinak ere! 21.00. Saiheski jatea plazan, Anoetako eragileek antolaturik. 23:00. Alarma Morea eta Modus Operandi musika taldeak plazan.
Ikasturteari amaiera emateko astero bilduko dira. Bi abestirekin hasiko dira eta astero abesti berri bat gehitzen joango dira.
Jabetze Eskola. 'Euskal emakume idazleen irakurketa feminista taldea'. Oihana Iguaranekin. Tolosako udal liburutegiarekin elkarlanean. 7,20 euro.
Euskal Herriko Torturatuen Sarearen informazio gunea zalantzak argitzeko, karpetak banatu eta jasotzeko, eta laguntza eskaintzeko.
Zizurkilen bariantea orain! plataformaren elkarretaratzea.
'Osasuna kalean' hitzaldi zikloa. Koloneko minbiziaren prebentzioa. Elikadura osasungarriaren eta detekzio goiztiarraren garrantzia. Maite Lopez doktoreak eta Maider Sierra Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Elkarteko Prebentzio arduradunak parte hartuko dute.
'Lore tailerra' Itziar Unzurrunzagaren eskutik, Tolosako Azokako lagunentzat.
Arte familia bat: Girovago e Rondella. 'Sormena, askatasuna'.
Aurrez aurrekoa. 'Mekanografia. Ikasi hutsetik'. 10 ordu. Gaztelaniaz.
Kultur lantegietako artelanen erakusketa. Ikasturtean 100 ikasle inguru aritu dira pintura, egur taila, tai chi, eskulanak, altzariak zaharberritzea eta ehoziri-bainikak-patchwork tailerretan. 09:00-14:00. Astelehenetik ostiralera. 09:00-16:00. Asteazkenetan.
'Ipuskoa, izanetik izena. 1025-2025' arte erakusketa kolektiboa. Aurten, 1025eko dohaintzaren dokumentu historikoan «Gipuzkoa» hitza lehen aldiz idatziz aipatu zenetik mila urte bete dira. Eskuizkribu honek «Ipuscua» hitza jasotzen du lehen aldiz, gure lurraldearen identitatean funtsezko mugarri bat ezarriz. Erakusketak hainbat diziplinatako hamabost artista biltzen ditu, une historikoa eta gertaera hau gertatu zen tokia interpretatu dutenak. Elena Arrese komisario eta artista plastiko gipuzkoarraren zuzendaritzapean, proiektuak ondare kultural honen garrantzia artearen hizkuntza unibertsalaren bidez transmititzea du helburu. Hauek dira parte hartu duten artistak: Koldobika Jauregi, Elena Cajaraville, Elena Arrese, Iñaki M. Ruiz de Egino, Julia Otxoa, Ricardo Ugarte, Ramon Ruiz Cabestany, Pablo Zuriarrain, Iker Valle, Nisa Goiburu, Uxue Lasa, Angel Navas, Natalia Cambronero Nieto, Maria Jesus Cueto eta Antton Mendizabal. Larunbatetan eta igandeetan: 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara.
'Eskolumeak eta familiak'. Argazki zaharren bigarren bilduma.
Kultur etxeko arte plastikoen lantegietako ikasleen lanen erakusketa.
May Colmenero margolari tolosarraren Aquella niña que comenzo a pintar (Margotzen hasi zen neska hura) margolan bilduma Hiru tabernan. Bere seme David Colomo 'Pajarillo'-k, musikaz girotuko du inaugurazio ekitaldia, lehen egunean (maiatzak 14), 19:00etan. Erakusketa ekainaren 24a bitarte egongo da ikusgai, tabernaren ordutegi berean, hau da, asteazkenetik igandera, astegunetan 17:30etik aurrera, eta asteburuetan 12:00etatik aurrera.
Eduardo Mokoroa Musika eskolako ikasleen kontzertu zikloa: orkestra, akordeoiak, txistuak, helduen orkestra, dultzainak, abeslariak, konbo eta ganbara taldeak.