Tolosa CF-ren hiru taldez gain, bederatzi klubek parte hartuko dute: Reala, Hernani, Aiztondo, Mulier, Lagun Onak, Intxurre, Intxaurdi, Añorga eta Goierri Gorri. Goizean multzo bakoitzeko taldeek beraien artean jokatuko dute, eta arratsaldean hasiko dira kanporaketak.
11:00. Buruhandiak, erraldoiak, harrentzako jolasak eta altxorraren bila. 12:30. Paella erraldoiaren prestaketa. 13:30. Herritarren argazkia parkeko eskaileretan. Ondoren. Herri bazkaria. Bazkalostean. Altxorraren bila gazteentzat. 18:00. Filipa Balbina clown-a.
11:00. Familia edo lagun arteko jolasak. 14:00. Bazkaria (Eguraldiaren arabera frontoian edo plazan. Txartelak egunean bertan erosi ahalko dira) Ondoren. Bingo musikatua 18:30 - 20:30. Zutik elektrotxaranga 23:00. Dj Mtralla
12:00. Kalepoza. Oiartzungo Herri Musika Eskolako biolin-joleak, Lasko Txaranga, txistulariak… 18:30. Landatarrak aho-soinuarekin (Euskal Herria). Landa aita-seme anoetarren aho-soinua, Plaza Berrian. 20:00. Deira (Asturias, Andaluzia). Plaza Berrian. Nazioarteko hainbat lehiaketatan saritutako folk-taldea; The Battle of the folk Bands lehiaketan 2022ko lehen saridunak, sari hori lortu duen lehen talde ez-eskoziarra izanik. Europako folk jaialdi garrantzitsuenetan parte hartu dute, eta prentsa espezializatuaren arabera, egun, proiekzio gehien duen taldeetako bat da.
Mendi irteera eta afari merienda. LH6tik 17 urtera arteko gazteentzat.
Izeta VI eta Amundarainen arteko apustua. Lana: 6 enbor ontzako eta 12 kanaerdiko ebaki.
Arte familia bat: Girovago e Rondella. 'Sormena, askatasuna'.
Nestor Basterretxea eta Altzoko Handia opera. Nestor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrena omentzeko erakusketa, Altzoko Erraldoian egindako lanari arreta berezia eskainiz. Piezak Jon Ander Basterretxeak eta Idoia Seijok eraiki zituzten, Hondarribian kokatutako Taller Menina tailerrean.
'Ipuskoa, izanetik izena. 1025-2025' arte erakusketa kolektiboa. Aurten, 1025eko dohaintzaren dokumentu historikoan «Gipuzkoa» hitza lehen aldiz idatziz aipatu zenetik mila urte bete dira. Eskuizkribu honek «Ipuscua» hitza jasotzen du lehen aldiz, gure lurraldearen identitatean funtsezko mugarri bat ezarriz. Erakusketak hainbat diziplinatako hamabost artista biltzen ditu, une historikoa eta gertaera hau gertatu zen tokia interpretatu dutenak. Elena Arrese komisario eta artista plastiko gipuzkoarraren zuzendaritzapean, proiektuak ondare kultural honen garrantzia artearen hizkuntza unibertsalaren bidez transmititzea du helburu. Hauek dira parte hartu duten artistak: Koldobika Jauregi, Elena Cajaraville, Elena Arrese, Iñaki M. Ruiz de Egino, Julia Otxoa, Ricardo Ugarte, Ramon Ruiz Cabestany, Pablo Zuriarrain, Iker Valle, Nisa Goiburu, Uxue Lasa, Angel Navas, Natalia Cambronero Nieto, Maria Jesus Cueto eta Antton Mendizabal. Larunbatetan eta igandeetan: 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara.
'Eskolumeak eta familiak'. Argazki zaharren bigarren bilduma.