Ttipi-Ttapa: adinekoak sasoian egoteko egitasmoa. 65 urtetik gorako pertsonei bideratuta.
Irurako adinekoak sasoiko egoteko egitasmoa. Adinekoak sasoian egoteko aukera. 65 urtetik gorako pertsonek ibilbide bat egiten dute ariketa fisikoa bultzatu eta elkarren arteko harremanak sustatzeko. Ibilbidea hamaiketako batekin amaitzen da. Nahi duenak 10 minutu lehenago luzatze ariketak egiteko aukera izango du.
14:45. Elordiko lokalean LHko ikasleentzat 'Munduari itzulia 80 egunetan' lana, Sustrai Teatro taldearen eskutik. 14:45. Liburutegian, HHko ikasleentzat Odei Arregiren 'Ipuin lotsatiak' emanaldia.
Sendabelarrak identifikatu eta tisanak egiten ikasi (infusioak, mazeratuak eta egoskinak). Ainitze Sala Insausti, fisioterapeuta eta baserritarra.
Jabetze Eskola. 'Taller de alimentación'. Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun sailarekin elkarlanean. Amaia Aierbe Zurutuzarekin (Orekan, elikadura eta osasun heziketa). Dohainik.
'Tximeletak maitasunari buruzko ipuin antzeztuak'. 2-10 urte bitarteko haurrentzat.
Txarangora!, Andragorako txaranga. Ines Osinagarekin. Euskaraz. 16,20 euro.
Amasa-Villabonan euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko 2034ra arteko plana diseinatzeko bilera. Aisialdia-kultura-kirolaz ariko dira.
'Gure energia-komunitatea martxan dago, baina nola funtzionatuko du aurrerantzean?'. Energia Argituren tailerra.
'Bizibidaiak prestatzen', Iosu Iztuetarekin. Nola, nora, noiz, norekin egin bizikleta bidaia bat.
Arte familia bat: Girovago e Rondella. 'Sormena, askatasuna'.
Nestor Basterretxea eta Altzoko Handia opera. Nestor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrena omentzeko erakusketa, Altzoko Erraldoian egindako lanari arreta berezia eskainiz. Piezak Jon Ander Basterretxeak eta Idoia Seijok eraiki zituzten, Hondarribian kokatutako Taller Menina tailerrean.
Olatz Aguado Aranbururen 'Txoria nuen maite' erakusketa.
Aurrez aurrekoa. 'Google aplikazioak zure smartphonean'. 18 ordu. Gaztelaniaz.
Aurrez aurrekoa. 'Smartphonean eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi'. 14 ordu. Gaztelaniaz.