Erretzeari uzteko taldea. Tolosaldeko herritarrei zuzendurik, 20 pertsona, 5 saio. Martxoak 18 eta 25; apirilak 1, 8 eta 29.
Udaletxeko sarreran, karrapean, jarriko den desfibriladorea erabiltzen ikasteko saioa. Saioa Bexen Cardioko formatzaile batek eskainiko du. 3 orduko iraupena izango du.
'Aingeruak eta neskameak' liburuaren tertulia literarioa, June Fernandez idazlearekin.
'Xilografia tailerra (linolio ginean)'. Sormena eta aldarrikapenak plazara! Oihana Ugarte Iriarterekin. 8 saio. 14,40 euro. Euskaraz.
'Mamifera' Liliana Torres zuzendariaren filma proiektatuko dute. Amatasunaren (edo amatasun ezaren) esplorazioa. Proiekzioaren ondoren solasaldia izango da.
Jabetze Eskola, 'Batukada feminista'. San Esteban auzo elkartearekin elkarlanean. Ainara Sarasketa Alberdirekin. Euskaraz. 12,60 euro. 7 saio.
'Gure energia-komunitatea martxan dago, baina nola funtzionatuko du aurrerantzean?'.
Zazpi Iturri pilota elkartearen historia. Herriarteko txapeldun izandako urteko bideoak. Argazki historikoak. Elkarrizketak.
Belaunaldi arteko etxebizitza. Iurramendi kaleko belaunaldi arteko etxebizitza: programa arkitektonikoaren definizioa. Elebitan.
Irakurle taldea, udal liburutegian. 'Bizi bihotzak eztanda egin arte!' liburua aztertuko dute. Aloña Erauskin bertan izango da.
Jabetze Eskolako argazkigintza ikastaroko argazkiak. 'Zaintza. Emakume migranteen begiradak'.
Arte familia bat: Girovago e Rondella. 'Sormena, askatasuna'.
Olatz Aguado Aranbururen 'Txoria nuen maite' erakusketa.
Aurrez aurrekoa. 'Mekanografia. Ikasi hutsetik'. 10 ordu. Euskaraz.