'Caperucita roja' Italiako Zaches teatroren eskutik. 4 urtetik aurrera. 45 minutu. Gaztelaniaz. Txotxongiloak, maskarak eta itzala. Bi saio. Bertsio guztietan, Txanogorritxo bere amaren umetokiaren esfera babesletik aldendu eta bakarrik aurkitzen da basoan. Misterio, lilura, tentazio eta transgresioz beteriko leku bat. Dantza, txotxongiloak eta jatorrizko musika dira istorioa kontatzeko erabiliko diren erreminta delikatuak.
Elixabet Lopez Elduaienekin. 6 saio. Gaztelaniaz. Doan.
'El arbol rojo', Gaztela eta Leongo Baychimo Teatroren eskutik. Bi saio. 7 urtetik aurrera. 50 minutu. Gaztelaniaz. Zuzeneko manipulazioa. Bederatzi urteko neskato batek bere nortasunaren bila egiten duen bidaia kontatzen du ikuskizun honek. Bidaian zehar, une alaitsuak barne hartzen dituen bere aterpe txikia ere aurkitu ahalko du eta salbatu, uzkurduratik aldendu eta babestuko duen haize adiskidearen putza bilatzen ikasiko du.
17:30. 3x3 basket txapelketa (IKKren eskutik). 19:30. Andonizapatillas magoaren emanaldia. 21:00. Bertso afaria Joanes Illarregi eta Sustrai Colinarekin ostatuan.
'Ximurrak' Euskal Herriko Ximurrak taldearen eskutik. 8 urtetik aurrera. 35 minutu. Euskaraz. Maskarak eta objektu manipulazio. Aiton-amonek beti sukaldatzen dizkigute plater gozoak, maitasuna adierazteko beraien modua izan ohi da. Baina zerbaiten truke sukaldatzen dute? Ez da pentsatu ere! Maitasuna baldintzarik gabekoa da. Edo agian ez?
'Elduain emakumeen historia eta antzerkia' topaketak, Ester Povedaren eskutik. Elduaingo emakume eta neskei zuzenduta. 4 saio: urriak 4, 18 eta azaroak 8, 29. Doakoa.
19:00. Euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea, plazan. 19:30. Pintxopotea, herrian zehar.
'Fikziohesioa' Kalte Kolektiboaren eskutik. Erraietatik zikloa.
Bost hamarkada hauetan zehar, L’Estaquirot Teatre antzerki komunitatearentzat inspirazio iturri izan da, bere ekoizpen berritzaileekin eta bikaintasun artistikoarekiko duen konpromiso sendoarekin ikusleak liluratuz
Madagaskarrerako betaurreko bilketa. Alegiako herri eskolan, Aralar institutuan eta kultur etxean.
'Adierazteko moduak... irudiak eta mezuak' erakusketa ikusgai ganbaran. Carmen Mateo Orusen akuarelak, Xabier Olano Jauregiren eskulturak eta Silvia Mateo Orusen olerkiak.
Erakusketa solidarioa, Naiara Delgado Perezen akuarelak. Azaroaren 17tik 27ra 3 taberna oporretan egongo da.
Txetxo Gaztañaga. Kartel erakusketa. Txetxo Gaztañagari egindako omenaldi modura antolatutako kartel erakusketa ibilbide bisual bat da, Euskal Herriko diseinatzaile grafiko eraginkorrenetako baten bizitzan eta lanetan barna. 20 urte baino gehiagoz Topic eta TEE erakundeekin lankidetza estuan aritu zen, eta Titirijai jaialdiaren historiaren eta garapenaren parte funtsezkoa izan zen. Erakusgai dauden kartel bakoitzak bere komunikazio bisualaren maisutasuna islatzen du, baita euskal kulturarekin eta identitatearekin zuen konpromisoa ere, eta forma sinpleen eta kolore deigarrien bidez mezu indartsuak transmititzeko zuen gaitasuna.
Txotxongilo erakusketa Tolosako saltokietako erakusleihoetan. Topic-ek Tolosa&Co-rekin bate-ra txotxongilo erakusketa bat an-tolatuko du Tolosako saltokietako erakusleihoetan, Titirijai jaial-diarekin batera. Edizio honetan, Nafarroako Gobernuak Topic-i utzitako Retablo de Figurillas konpainiaren txotxongiloak izango ditugu ikusgai.