09:00-13:15 eta 15:00-18:30. Hilerrira joateko Hiribusaren zerbitzu berezia. Autobusaren ibilbidea errazteko, autoak hilerriko aldapan beheranzko noranzkoan aparkatzeko dei egin du udaltzaingoak.
09:30. Berastegi eta inguruetako txoko kuttunak ezagutuz: herriko karobietatik barrena ibilaldia. 19:00. Kattalin eta Nenufarrak musika taldearen emanaldia gazte eta helduentzat, udaletxeko ganbaran.
Azaroaren 1a izanik, Amezketako elizan, meza nagusi garaian, argizaiolak piztuta egongo dira.
16:00. Abesbatza Lehiaketan Polifonia eta Folklore modalitateetan parte hartuko duten ganbera abesbatzen emanaldia Leidor antzokian: Bel Canto Choir Vilnius (Lituania), Cape Town Camerata (Hegoafrika) eta Mixed Choir of Riga Cathedral Choir School (Letonia). 19:30. Abesbatza Lehiaketan Polifonia eta Folklore modalitateetan parte hartuko duten ganbera abesbatzen emanaldia, Leidor antzokian: De La Salle University Chorale (Filipinak), Camerata Chamber Choir (Danimarka) eta Storkyrkans Chamber Choir (Suedia).
Nakar eta Saldelcoche taldeen kontzertua. Sarreraren prezioa aurrez 5 eurokoa da, eta egunean bertan 8 eurokoa.
Bost hamarkada hauetan zehar, L’Estaquirot Teatre antzerki komunitatearentzat inspirazio iturri izan da, bere ekoizpen berritzaileekin eta bikaintasun artistikoarekiko duen konpromiso sendoarekin ikusleak liluratuz
Maria Jose Labourdiqye Bernachy. 'Dena da pintagarria' pintura erakusketa.
Madagaskarrerako betaurreko bilketa. Alegiako herri eskolan, Aralar institutuan eta kultur etxean.
'Adierazteko moduak... irudiak eta mezuak' erakusketa ikusgai ganbaran. Carmen Mateo Orusen akuarelak, Xabier Olano Jauregiren eskulturak eta Silvia Mateo Orusen olerkiak.
12 panel, San Esteban auzoaren azken urteotako prozesua laburtu eta etorkizuneko auzoaren ezaugarri nagusiak azalduz.