Larunbata jai eguna izanik asteroko azoka ostiralera aurreratuko da, ohiko postu eta ordutegian. Euskal Herria plazan kokatzen diren postuak San Frantzisko pasealekura lekualdatuko dira, trial erakustaldiaren muntaia lanak direla eta.
Ibar mendi taldearen aurkezpena, Ibarrako gazte asanbladaren eskutik. 18:00. 'Mendizaletasunaren funtzioa eta potentzialitatea: trail running-a, mendi kultura kolektiboa'. Aitor Sanchez, Aitor Maiza, Goar Lopetegi eta Leire Agirrezabala. Ondoren. Sagardo dastaketa girotua.
Ipuin Txokoa. Gurasoak ere ipuin kontalari Tolosako haur liburutegian. Miriam Mendoza ipuin kontalariak eskainitako saioak. 3 urtetik gorako haurrentzat.
18:15. Buruhandiak. 20:30. Iver DJ. 22:30. Leiticia Sabater (finantzatu gabeko ekitaldia). Ondoren. Iver DJ.
Iruñean emakume bat eraila, hori salatzeko elkarretaratzea, Lurgatzek deituta.
Gure Plaza Txo! proiektuaren aurkezpen bilera. 12-17 urte bitarteko nerabeen gurasoentzat.
19:00. Poteoa. 20:00. Herri afaria, frontoian. 22:30. Gozategiren kontzertua, plazan.
Antoni Casadoren hitzaldia Antonio Casado Ur mara museoa osatzen duen familia handiko kideetako bat da. Master of Arts Irlandako Unibertsitate Nazionalean, eta Filosofian Doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Bere ikerlana bioetikan oinarritzen da, alde narratiboetan arreta jarriz. Casadok, Jauregi gogoan, hitzaldia eskainiko du.
Oskar Terolen '¡Ay Dios!'. Komediaren bitartez fedea, egungo munduaren arazoak eta izaki goren baten existentzia aztertuko ditu.
Bost hamarkada hauetan zehar, L’Estaquirot Teatre antzerki komunitatearentzat inspirazio iturri izan da, bere ekoizpen berritzaileekin eta bikaintasun artistikoarekiko duen konpromiso sendoarekin ikusleak liluratuz
Bizitza efimeroa arte erakusketa. Elizako arkupetan. Sormenaren Kabia bekan eta Ur mara egonaldietan parte hartu duten artistek ere Jauregiren omenez erakusketa antolatuko dute.
Rudy nafar margolariaren 'Bidasoa. Mugaren bi aldeak' pintura erakusketa.
Bizitza efimeroa arte erakusketa. Fagus Alkiza interpretazio zentroan. Koldobika Jauregiren gertuko artistek eskultura, pintura eta argazki erakusketa osatuko dute eta ikusgai egongo da Fagus Alkiza interpretazio zentroan.
Argizaiola 2023. 43. edizioko argazkiak egongo dira ikusgai.