Orientazio ginkana. Irteera, Andoainera, Leitzaran. LH6-DBH 4 bitarteko gazteei zuzendurik.
Pablo Picalloren 'Desequilibrado' kale ikuskizuna. Denontzat, gaztelaniaz.
Anoetar batek Bilbon jaso duen eraso homofoboa salatzeko elkarretaratzea deitu dute Anoetako Udalak eta Adi eta So! mahaiak.
Pilaztana klown taldearen 'Klownterapia'. Helduentzat, euskaraz.
Gazte auzolandegiak Irulegi eta Murillo del Gallegon. 15-18 urte bitartekoentzat.
Jose Mari Razkinen 'Itzalaren goraipamena' argazki erakusketa. Japoniarrek itzaletan topatzen omen dute edertasunaren muina. Joxe Mari Razkinek ere bai. Itzal-argiz betetako zuri-beltzeko argazkiak jarri ditu erakusgai. Wabi-Sabi ikuspegi estetikoan akastun, osatugabeak eta aldakorrak diren elementuen edertasuna kontutan hartzen da. Erakusketa honetan platano azala, arrosa zimeldua, tipul azala edo piper zimurtua ikuspegi horren adibide garbiak dira.
Eskultura bizidunak historia luze eta zabala du. Gizakia beti liluratu izan da nolabaiteko ekintza edo mugimendu bat erreproduzitzen duen figura baten aurrean, bizitza duenaren itxura emateko. Horregatik erabili izan da irudi bizidunen magia, zibilizazio zaharrenetatik hasi eta gaur egunera arte.
Aurrez aurrekoa. 'Kudeatu zaitez Google aplikazioarekin'. 16 ordu. Gaztelaniaz.
Kultur etxeko kultur lantegietako ikasturteko lanen erakusketa. 09:00-14:00. Astelehenetik ostiralera. 09:00-16:00. Asteazkenetan.
Tolosako auzolandegiak, ingurumenekoa edo artistikoa. 11-17 urte bitarteko gazteentzat. Auzolandegiak amaitzean Sendavivira joango dira.
Kultur etxeko tailerretan egindako lanen erakusketa. Pintura, zeramika, ehoziri, argazki eta eskulanen tailerretan egindako 200 lan bilduko dira.