Intxurre elkarteak Irulegiko aztarnategira bisita gidatua antolatu du, herritar guztientzat. Autobusez joango dira. 09:00. Autobusa. 10:30. Irulegira igoera. 11:30-12:00. Irulegi mendira iritsiera eta hamaiketakoa. 14:30. Bazkaria. 16:30. Autobusa bueltan.
11:00. Zirku tailerra, ume eta ez hain umeentzat. 12:00. Almitza sega ligako finala, Benta ondoko lursailean. Beteranoak, emakumeak, gizonak, gazteak eta umeak. 17:30. 18 urtez azpiko lau aizkolariren saioa. Oier Mitxelena, Jon Zaldua, Aitor Saralegi eta Amets Aristizabal. Ondoren. Herriko gazteen arteko desafioa. Parrandero handiak Parrandero txikien aurka. 19:30. Baginaren bakarrizketa emanaldia.
11:00. Tortilla patata eta sagardo lehiaketa. 17:00. Bolo eta toka lehiaketa, umeen jolasak eta ondoren txokolatea festei amaiera emateko.
11:15. Hildako bazkideen omenez meza. 14:00. Bazkaria kultur etxean. Bazkari horretan adinez nagusien diren bazkideei oroigarri bana emango zaie. Aurten Rosario Usarralde Laskibar eta Lukas Lasa Murumendi izango dira aitortza jasoko dutenak.
Jubilatuen eguna 12:30. Meza. 12:30. Bertso saioa. Beñat Zeberio, Oihana Iguaran, Alaia Martin, Unai Mendizabal eta Andoni Egaña. Amaia Agirre gai jartzaile lanetan. 14:30. Jubilatuen bazkaria. Bazkalostean. Agurtzane eta Ion Elustondo trikitilariak. 18:30. Trikitixa eskolaren musika emanaldia. 20:00. Erromeria, Agurtzane eta Ion Elustondorekin. 21:00. Sorginaren igoera.
13:00. Trianguloa plazan: Indigo Blues (Katalunia). Sei emakumek osatutako taldea da, bluesaren dama handien klasikoak ukitu moderno batekin egokitzen dituena. 20:00. Plaza Berrian. Nico Wayne Toussaint Quintet (Frantzia). Bere belaunaldiko harmonika-abeslari nagusietako bat, energia eta poz kutsakorraz ezaguna.
Eskultura bizidunak historia luze eta zabala du. Gizakia beti liluratu izan da nolabaiteko ekintza edo mugimendu bat erreproduzitzen duen figura baten aurrean, bizitza duenaren itxura emateko. Horregatik erabili izan da irudi bizidunen magia, zibilizazio zaharrenetatik hasi eta gaur egunera arte.
Jose Mari Razkinen 'Itzalaren goraipamena' argazki erakusketa. Japoniarrek itzaletan topatzen omen dute edertasunaren muina. Joxe Mari Razkinek ere bai. Itzal-argiz betetako zuri-beltzeko argazkiak jarri ditu erakusgai. Wabi-Sabi ikuspegi estetikoan akastun, osatugabeak eta aldakorrak diren elementuen edertasuna kontutan hartzen da. Erakusketa honetan platano azala, arrosa zimeldua, tipul azala edo piper zimurtua ikuspegi horren adibide garbiak dira.
Kultur etxeko tailerretan egindako lanen erakusketa. Pintura, zeramika, ehoziri, argazki eta eskulanen tailerretan egindako 200 lan bilduko dira.
Kultur etxeko kultur lantegietako ikasturteko lanen erakusketa. 09:00-14:00. Astelehenetik ostiralera. 09:00-16:00. Asteazkenetan.
Areto futboleko San Joan txapelketa, Kirolagunak elkarteak antolatuta.
Oihal akrobazia ikastaro trinkoa, Beatriz Corralen eskutik.