11:00. Laskorain ikastolako ikasleekin galdera lehiaketa. 16:00. Jolasak sari banaketarekin.
Ureztatze sistemen instalazioa lorategi eta baratze txikientzat. Euskaraz. Haritz Elosegirekin.
Doako sexu heziketa tailerra emakumeentzat: sexualitate propioa barrutik kanpora eraikitzen. Sexualitateari lotuta gaiei buruz argi hitz egiteko espazio segurua. Elkarrekin ikasteko eta hazteko.
'Munduari itzulia 80 egunetan', Eriz Alberdirekin. Euskaraz. 5 urtetik gorakoentzat.
Aurrez aurrekoa. 'Musika aplikazioak zure smartphonean'. 2 ordu. Gaztelaniaz.
Mertxe Tranche Iparragirrek gidatuta. 5 euro. Gaztelaniaz. Tolosako liburutegiarekin elkarlanean.
Abeltzaintzarako digitalizazioari buruzko Abaltzisketa jardunaldia. Aziendaren kontrola eta kokapena herri-larreetan eta eremu handietan. Lortu diruz lagundutako zure GPS gailuak %100. Sarrera doakoa da.
Eskultura bizidunak historia luze eta zabala du. Gizakia beti liluratu izan da nolabaiteko ekintza edo mugimendu bat erreproduzitzen duen figura baten aurrean, bizitza duenaren itxura emateko. Horregatik erabili izan da irudi bizidunen magia, zibilizazio zaharrenetatik hasi eta gaur egunera arte.
'7 euskal eskultore' erakusketa: Eider Baile, Luisa Aranburu, Virginia Bosch, Pablo Zuriarrain, Amaia Imaz, Uxue Lasa eta Angel Navas.
Aurrez aurrekoa. 'Ofimatika tresnak, LibreOffice'. 20 ordu. Gaztelaniaz.
Jose Mari Razkinen 'Itzalaren goraipamena' argazki erakusketa. Japoniarrek itzaletan topatzen omen dute edertasunaren muina. Joxe Mari Razkinek ere bai. Itzal-argiz betetako zuri-beltzeko argazkiak jarri ditu erakusgai. Wabi-Sabi ikuspegi estetikoan akastun, osatugabeak eta aldakorrak diren elementuen edertasuna kontutan hartzen da. Erakusketa honetan platano azala, arrosa zimeldua, tipul azala edo piper zimurtua ikuspegi horren adibide garbiak dira.