11:00. Txupinazoa. 11:15-16:00. Oroitzapenerako kantak. 16:00. Pelikula baten proiekzioa. 17:30. Dantzaki dantza taldearen emanaldia.
Ureztatze sistemen instalazioa lorategi eta baratze txikientzat. Euskaraz. Haritz Elosegirekin.
Eskultura bizidunak historia luze eta zabala du. Gizakia beti liluratu izan da nolabaiteko ekintza edo mugimendu bat erreproduzitzen duen figura baten aurrean, bizitza duenaren itxura emateko. Horregatik erabili izan da irudi bizidunen magia, zibilizazio zaharrenetatik hasi eta gaur egunera arte.
'7 euskal eskultore' erakusketa: Eider Baile, Luisa Aranburu, Virginia Bosch, Pablo Zuriarrain, Amaia Imaz, Uxue Lasa eta Angel Navas.
Aurrez aurrekoa. 'Ofimatika tresnak, LibreOffice'. 20 ordu. Gaztelaniaz.
'Smartphoneak eta tabletak. Zure android gailua erbalitzen ikasi'. Android sistema eragilearekin lan egiten duen tablet eta smartphone bat erabiltzen ikasi eta trebatu. Euskaraz.
Aurrez aurrekoa. 'Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi'. 14 ordu. Gaztelaniaz.
Jose Mari Razkinen 'Itzalaren goraipamena' argazki erakusketa. Japoniarrek itzaletan topatzen omen dute edertasunaren muina. Joxe Mari Razkinek ere bai. Itzal-argiz betetako zuri-beltzeko argazkiak jarri ditu erakusgai. Wabi-Sabi ikuspegi estetikoan akastun, osatugabeak eta aldakorrak diren elementuen edertasuna kontutan hartzen da. Erakusketa honetan platano azala, arrosa zimeldua, tipul azala edo piper zimurtua ikuspegi horren adibide garbiak dira.