Jubilatuen elkarteak Zumaiara irteera egingo du. 09:15ean autobusez abiatuko dira zubitik, eta 10:00ak aldera Getarian egingo dute lehen geldialdia. Bertan ibili ostean, Zumaiara joango dira 12:00ak aldera, eta 14:00etan bazkaria izango dute Talaia jatetxean. Arratsaldean Zarautzen beste geldialdi bat egingo dute, eta 19:30ean Alegiara abiatuko dira.
Altxa Buruak antolatuta, hitzaldia Telmo Lazkanoren eskutik, mugikor eta pantailen erabileran aditua. 'Tresnak, ohiturak eta mugak'.
Oihana Iguaranekin. Tolosako Udal liburutegiaren elkarlanean. Euskaraz. 5 euro.
Irakurketa Kluba Jon Artanoren 'Juana' eleberria landuz. Jon Artano bertan izango da.
Doinuak bidean kontzertua, gonbidatu bereziekin, Larraulgo herri eskolak antolatuta.
Eskultura bizidunak historia luze eta zabala du. Gizakia beti liluratu izan da nolabaiteko ekintza edo mugimendu bat erreproduzitzen duen figura baten aurrean, bizitza duenaren itxura emateko. Horregatik erabili izan da irudi bizidunen magia, zibilizazio zaharrenetatik hasi eta gaur egunera arte.
'7 euskal eskultore' erakusketa: Eider Baile, Luisa Aranburu, Virginia Bosch, Pablo Zuriarrain, Amaia Imaz, Uxue Lasa eta Angel Navas.
Aurrez aurrekoa. 'Ofimatika tresnak, LibreOffice'. 20 ordu. Gaztelaniaz.
Zutaniren 'Jarri beste bat' sentsibilizazio kanpaina. Herritarren diru ekarpenei esker, egoera zaurgarrian dauden familiei elikagai freskoak erosteko aukera emango zaie. Etxola Triangulon jarri dute. 11:00-13:00 eta 17:00-19:30. Astelehenetik ostiralera. 11:00-13:00. Larunbatean.
'Smartphoneak eta tabletak. Zure android gailua erbalitzen ikasi'. Android sistema eragilearekin lan egiten duen tablet eta smartphone bat erabiltzen ikasi eta trebatu. Euskaraz.
Aurrez aurrekoa. 'Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi'. 14 ordu. Gaztelaniaz.
Jose Mari Razkinen 'Itzalaren goraipamena' argazki erakusketa. Japoniarrek itzaletan topatzen omen dute edertasunaren muina. Joxe Mari Razkinek ere bai. Itzal-argiz betetako zuri-beltzeko argazkiak jarri ditu erakusgai. Wabi-Sabi ikuspegi estetikoan akastun, osatugabeak eta aldakorrak diren elementuen edertasuna kontutan hartzen da. Erakusketa honetan platano azala, arrosa zimeldua, tipul azala edo piper zimurtua ikuspegi horren adibide garbiak dira.