‘Do, Re, Ni’, musika eta garapen pertsonala uztartzen dituen tailerra. Xabier Lizaso pianista eta ikertzaileak garatutako ‘Do, Re, Ni’ egitasmoak neurozientzia eta musika uztartzen ditu eta helburu du musikaren bitartez garuna estimulatzea pertsonen garapen pertsonalean eragiteko. Euskaraz.
'Bizkarsoro' filmaren proiekzioa. Filmaren ondoren, solasaldia egingo da Gastibeltzako kide eta pelikulako ekoizle den Katti Pochelurekin. 12:00. DBH 3-4ko ikasleei zuzenduta. 18:00. Herritar guztiei zuzenduta.
Treba hitzaldia. 'Haur eta nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu semealaben emozioak'. Donna Apellaniz Nietok eskainita. Haurren eta nerabeen gurasoei zuzendurik. Euskaraz. Doako hitzaldia. Izena emateko: 688 711 675.
'John Blundall, txotxongilo-maisu' aldi baterako erakusketa.
'EmakumeARTEan' jabetze eskolako ikasleen erakusketa. Pintura, xilografia, argazkigintza eta sormen akelarrea.
Matilde Urdangarin Palacioren pintura erakusketa. Teknika eta gai ezberdineko koadroz osatu du oraingo erakusketa hau 84 urterekin Urdangarinek.
Saharako errefuxiatuen kanpamenduetarako elikagai bilketa, Tolosaldea Sahararekin elkartearen bitartez. Bilketa puntuak: Alegiako Herri Eskola eta Aralar Institutua.
Tolosaldea Sahararekin elkartea, janari eta material bilketa egingo da Saharara bidalketa egin ahal izateko. Bilketan, lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak, haurrentzat eta helduentzako pixa-oihalak eta eskola materiala dira eskatzen direnak. Materiala udaletxera edo Zumadi eskolara eraman daiteke.
Google Aplikazioak zure smartphonean. 18 ordu. Gaztelaniaz.
Urtero bezala, aurten ere Tolosaldea Sahararekin Elkarteak Mendebaldeko Saharara gauzak bidaltzeko bilketa kanpaina hasi du. Urtarrilaren 22tik otsailaren 2ra bitarte eraman ditzakezu gauzak Ikaztegietako Udaletxera, 8:30-15:00 bitartean. Hauek izango dira bilduko diren gauzak: lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak, haurrentzat eta helduentzako pixa-oihalak eta eskola materiala.
'Munduko txotxongiloak' erakusketa. Vietnam, Txina, Indonesia, Mali eta Euskal Herriko txotxongilo-sorta bat da.
Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak. 4 ordu. Gaztelaniaz.