XXVIII. Zuhaitz Azoka. Zuhaitzak, zuhaixkak, landareak eta mota guztietako haziak izango dira protagonista larunbat goizean, Trianguloan. Ondorengoek parte hartuko dute: Ines Flores Navarrete (Anoeta), Juncal Areitioaurtena (Zaldibar), Jose Javier Beaskoetxea (Iurreta), Asier Iraola (Anoeta), Ignacio Guillén e hijos S.L. (Tafalla), Miguel Arribas (Beizama), Joseba Belar (Zaldibar) eta Txomin eta Arkaitz Bilbao (Kortezubi).
'Gerra Zibila Zizurkilen'. Saseta defentsa sistema ezagutzeko aukera. Ibilbide eta aukera ezberdinak. 09:00. Herriguneko plazatik, oinez. 10:00. Kotxez, plazatik, Sarasketa baserritik. 10:30. Sarasketa baserritik, kotxez.
Kulturarteko espazioa. Laugarren bilera. Kafea eta pastak izango dira. Landuko diren gaiak: Nola baloratzen dugu orain arte egindako ibilbidea? Zer etorkizun nahi dugu 'Mundu bat Asteasun' proiekturako,, eta nola gauzatuko dugu?
Txekor hiltze eguna. 12.00. Inauteriei hasiera emango zaie gibela dastatuz. Ondoren. Otsolar Dantza Taldearen emanaldia.
12:30. Txupinazoa iazko garaileen eskutik, arbiaren igoerarekin batera. Jarraian. Mozorroen desfilea, koreografia, antzerkia... Plazan. 14:00. Bazkari herrikoia, frontoian. 17:30. Laskotxaranga, herrian zehar. Iluntzean. Luntxa eta DJ-a Urepele elkartean.
17:00. 'Aiztondoko euskal eskola publikoaz harro!' kalejira koloretsua. Villabonako Errebote plazatik Zizurkilgo Joxe Arregi plazaraino. Erraldoiek, buruhandiek eta ipotxek lagundurik. Ondoren. Eskolen arteko topaketa. Haur jolasak, tailerrak eta musika.
Loti ederra. Glu Glu produkzioak. Haurrentzako eta familientzako antzerki honetan kontatzen den istorioak pertsonaia maitagarriak eta fantasiaz eta umorez beteriko egoerak ditu ardatz, haurren irudimena sustatzeko diseinatuak. Elementu narratiboak, musika eta efektu bisualak uztartzen ditu ikuskizun erakargarria eta hezitzailea sortzeko.
Raku tabernaren II. urteurrena. 19:00. Pintxopote berezia. 23:00. DJ Mali.
Arpaviejas eta Muga zero taldeen kontzertua Bonberenean. Sarrera: 10 euro.
'John Blundall, txotxongilo-maisu' aldi baterako erakusketa.
'EmakumeARTEan' jabetze eskolako ikasleen erakusketa. Pintura, xilografia, argazkigintza eta sormen akelarrea.
Matilde Urdangarin Palacioren pintura erakusketa. Teknika eta gai ezberdineko koadroz osatu du oraingo erakusketa hau 84 urterekin Urdangarinek.
Saharako errefuxiatuen kanpamenduetarako elikagai bilketa, Tolosaldea Sahararekin elkartearen bitartez. Bilketa puntuak: Alegiako Herri Eskola eta Aralar Institutua.
Tolosaldea Sahararekin elkartea, janari eta material bilketa egingo da Saharara bidalketa egin ahal izateko. Bilketan, lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak, haurrentzat eta helduentzako pixa-oihalak eta eskola materiala dira eskatzen direnak. Materiala udaletxera edo Zumadi eskolara eraman daiteke.
Google Aplikazioak zure smartphonean. 18 ordu. Gaztelaniaz.
Urtero bezala, aurten ere Tolosaldea Sahararekin Elkarteak Mendebaldeko Saharara gauzak bidaltzeko bilketa kanpaina hasi du. Urtarrilaren 22tik otsailaren 2ra bitarte eraman ditzakezu gauzak Ikaztegietako Udaletxera, 8:30-15:00 bitartean. Hauek izango dira bilduko diren gauzak: lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak, haurrentzat eta helduentzako pixa-oihalak eta eskola materiala.
'Munduko txotxongiloak' erakusketa. Vietnam, Txina, Indonesia, Mali eta Euskal Herriko txotxongilo-sorta bat da.
Oinarrizko lehen sorospen ikastaroa, Tolosan. 10 orduko ikastaroa.