Mar Romera Maestra, pedagogian eta psikopedagogian lizentziatua (SEÑO). Adimen emozionalean aditua da. Adimen anitzeko masterra eta hezkuntza-berrikuntzako masterra ditu.
Saiaz Mankomunitatean egingo den Berdintasun Politiken Plangintza herritarrekin diseinatu nahi dute. Horretarako, bilera deitu dute.
'Euskara eta natura txirikortatuz'. Gure faunari eta florari begiratuz. Hizlariak eta liburuaren egileak: Eñaut Agirre Goia eta Iñaki Sanz-Azkue.
Konpartsekin bilera irekia deitu du Tolosako Udalak. Ferialekuaren erabileraren nondik-norakoak, diru laguntzak eskatzeko egin beharreko izapideak edota elkarbizitza eta musika bolumenaren arauak azaltzeko.
'John Blundall, txotxongilo-maisu' aldi baterako erakusketa.
Tolosaldea Sahararekin elkartea, janari eta material bilketa egingo da Saharara bidalketa egin ahal izateko. Bilketan, lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak, haurrentzat eta helduentzako pixa-oihalak eta eskola materiala dira eskatzen direnak. Materiala udaletxera edo Zumadi eskolara eraman daiteke.
Matilde Urdangarin Palacioren pintura erakusketa. Teknika eta gai ezberdineko koadroz osatu du oraingo erakusketa hau 84 urterekin Urdangarinek.
Saharako errefuxiatuen kanpamenduetarako elikagai bilketa, Tolosaldea Sahararekin elkartearen bitartez. Bilketa puntuak: Alegiako Herri Eskola eta Aralar Institutua.
'Munduko txotxongiloak' erakusketa. Vietnam, Txina, Indonesia, Mali eta Euskal Herriko txotxongilo-sorta bat da.
Urtero bezala, aurten ere Tolosaldea Sahararekin Elkarteak Mendebaldeko Saharara gauzak bidaltzeko bilketa kanpaina hasi du. Urtarrilaren 22tik otsailaren 2ra bitarte eraman ditzakezu gauzak Ikaztegietako Udaletxera, 8:30-15:00 bitartean. Hauek izango dira bilduko diren gauzak: lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak, haurrentzat eta helduentzako pixa-oihalak eta eskola materiala.
Mekanografia. Ikasi hutsetik. 10 ordu. Euskaraz.
Google Aplikazioak zure smartphonean. 18 ordu. Gaztelaniaz.
'EmakumeARTEan' jabetze eskolako ikasleen erakusketa. Pintura, xilografia, argazkigintza eta sormen akelarrea.