'Azken galdera amari' ipuinaren aurkezpena, Manex Beristain Agirre egilearekin. Haur nahiz helduentzat.
Irakurle kluba Esti Martinezen 'Animalia domestikoak' eleberria landuz, udal liburutegian.
Kabi Alai Kuttuna eta Inauterietako kartela aurkezteko ekitaldia. Kabi Alai txarangak girotuko du aurkezpena, eta Inauterietako kartela banatuko dira gerturatzen direnen artean. Ondoren, txaranga kalez kale ibiliko da.
Korrika Adunatik pasatuko dela eta, herri batzarra antolatuko dute.
'John Blundall, txotxongilo-maisu' aldi baterako erakusketa.
Tolosaldea Sahararekin elkartea, janari eta material bilketa egingo da Saharara bidalketa egin ahal izateko. Bilketan, lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak, haurrentzat eta helduentzako pixa-oihalak eta eskola materiala dira eskatzen direnak. Materiala udaletxera edo Zumadi eskolara eraman daiteke.
Matilde Urdangarin Palacioren pintura erakusketa. Teknika eta gai ezberdineko koadroz osatu du oraingo erakusketa hau 84 urterekin Urdangarinek.
Saharako errefuxiatuen kanpamenduetarako elikagai bilketa, Tolosaldea Sahararekin elkartearen bitartez. Bilketa puntuak: Alegiako Herri Eskola eta Aralar Institutua.
Oinarrizko interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi. 20 ordu. Gaztelaniaz.
'WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean'. 4 ordu. Euskaraz.
'EmakumeARTEan' jabetze eskolako ikasleen erakusketa. Pintura, xilografia, argazkigintza eta sormen akelarrea.