Musikaz lagunduta ariketak egiteko elkartuko dira Mugi Tolosako parte hartzaileak. Egitasmo honen helburua desgaiatasun fisiko edo mentala duten pertsonen edota adinekoen mugikortasuna eta harremanak sustatzea. 10:30-11:15. Lehen taldea. 11:15-12:00. Bigarren taldea.
Tolosaldeko pentsiodunen elkarretaratzea, euren seigarren urteurrena baliatuta, udaletxe aurrean. Eta ondoren, manifestazioa egingo dute Tolosan barrena.
‘Geure burua zainduz’ tailerra, Saioa Garmendiak gidatuta. Garmendia ongizate emozionalean, emozioen lanketan eta Mindfullnes-ean aditua da eta parte hartzaileei emozioen kudeaketarako eta autozainketarako erremintak eskainiko dizkie. Bi txanda: 16:00-18:00 eta 18:00-20:00.
Hileroko odola ematea. Aldez aurretik hitzordua hartu behar da: 943 00 78 85.
'John Blundall, txotxongilo-maisu' aldi baterako erakusketa.
Oinarrizko interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi. 20 ordu. Gaztelaniaz.
'Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi'. 14 ordu. Euskaraz.
'EmakumeARTEan' jabetze eskolako ikasleen erakusketa. Pintura, xilografia, argazkigintza eta sormen akelarrea.