Tolosaldeko Mankomunitateak bultzatutako 'Eman aurpegia' kanpainaren barruan, informazio puntua, hondakinen gaikako bilketaren inguruan.
'Murren bidaia'. Behibi's teatro. LH4-LH5 bitartekoentzat.
'Tipi-Tapa: adinekoak sasoian egoteko egitasmoa'. 65 urtetik gorako pertsonei bideratuta.
65 urtetik gorako pertsonek ibilbide bat egiten dute ariketa fisikoa bultzatu eta elkarren arteko harremanak sustatzeko. Ibilbidea hamaiketako batekin amaitzen da. Bi modutara har daiteke parte, erabiltzaile bezala edo mugikortasun arazoak dituztenei laguntzeko boluntario aurkeztuz
'Zuk jakitea nahi dut... nire bizitzaren zaintza modu partekaktuan planifikatzeko gida'. Olaia Aranak eskainita (gizarte langilea eta etika batzordeko kidea).
Mintegia. Tolosaldean harrapatutako fauna basatiaren azterketa. 2023ko emaitzak.
Sormenezko argazkigintza ikuspegi feministatik. (Urriak 18, 25; azaroak 8, 15, 22, 29; abenduak 13, 20. Asteazkenak, 18:00-20:00, Andragoran, Emakumeen Etxean). Euskaraz. Matrikula: 10 euro.
Izaskun Mujikaren ipuin kontalari saioa, 5-8 urte bitarteko haurrentzat.
'Apaiz kartzela' dokumentalaren emanaldia eta solasaldia, Xabier Amurizarekin.
Bidetxur Ibarrak antolatuta dokumental proiekzioa eta solasaldia. 'Zanskar (Himalaya), aztarna berrien bila'. Joseba Iztueta Dorronsororekin.
'John Blundall, txotxongilo-maisu' aldi baterako erakusketa.
Euskal emakume eskultoreak. 'Muttertum'. Euskal Herriko 20 artistaren erakusketa kolektiboa.
Kz Gunean ikastaroa doan. 'Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi'. Ikastaroa euskaraz izango da. Izena emateko: tutor.ikaztegieta@kzgunea.net edo 945 06 25 55.
Titirijai jaialdiaren 41. edizioa ospatzen dela eta, Topic-eko Anbigu aretoak jaialdiaren historiako argazki enblematikoenetako batzuen erakusketa txiki bat hartuko du, 1982an hasi zenetik, gaur egunera arte.
Ibarratik Misio Taldearen merkatu solidarioa. Produktuak jaso eta merkatua muntatu.
Miren Gonzalez Goikoetxea, Alberto Letamendi Ramirez, Carmen eta Silvia Mateo Orus, Virginia Perales Idalgo, Oihana Ugarte Iriarte, Joseba Mercader Balegur, Aratza Munita Irisarri, Naiara Delgado Perez, Ibon Barandiaran Uribe, Ibai Palos Munita, Miren Atxaga Arnedo, Txitxi Orbegozo Rezola, Juanan Zubeldia Atxanberri, Ana Amigo Amo, Mariano Martina Patiño, Uxue Lasa Ameztoi eta Edurne Sudupe Zabalo.
'Atera argazkiak une bakoitzerako zure smartphonearekin'. 4 ordu. Gaztelaniaz.
Aurrez aurrekoa. OOfimatika tresnak. LibreOffice. 20 ordu. Gaztelaniaz.
'Kotoiaren emakumeak' erakusketa. Ehun estanpazioan lan egindako Amasa-Villabonako emakumeen bizi-istorioak. Emakumeen historia, emakumeen ahotsekin kontatua. 18:00-20:30. Astelehenetik ostiralera. 11:30-14:00. Larunbatetan.
'Belabieta, bataila baten memoria historikoa' erakusketa. 18:00-20:00. Abenduak 12-15. 10:30-12:30. Abenduak 16-17.