Tolosaldeko Mankomunitateak bultzatutako 'Eman aurpegia' kanpainaren barruan, informazio puntua, hondakinen gaikako bilketaren inguruan.
San Blas erroskillak egiteko tailerra. Gurutze Gaztañaga baserritarra, San Blas erroskillak egiten erakutsiko du. Izen-ematea udaletxean.
Leonardo Paduraren eta Laurent Canteten 'Regreso a Itaca' liburu aztertuko dute, Monica Leivarekin.
Internet, pantailak, bideo-jokoak, sare sozialak... onurak eta gatazkak nola kudeatu, Rakel Gamitorekin.
Batukada feminista. (Urriak 17, 31; azaroak 14, 28; abenduak 12; urtarrilak 9, 23; otsailak 6, 27. Astearteak, 18:30-20:30, Amarotz Auzo Elkartean). Euskaraz. Matrikula: 10 euro.
'Belabieta, bataila baten memoria historikoa'. 19:00. 'Zer izan zen Belabietako bataila?', Amasako kultur etxeab, Aranzadiko zientzia elkarteko kideen eskutik.
Hitzaldia Josu Zubiak eskainita, futbol federazioko koordinatzailea eta kirol egokituko teknikaria. 'Guztiok kirola egiteko aukera izan dezagun. Gipuzkoako futbol federazioko eta Gipuzkoako kirol egokituko Futbola denontzat proiektua'.
2023-2027 Legealdiko planaren aurkezpena. Proiektu nagusien aurreikuspena, herritarren eskura.
'John Blundall, txotxongilo-maisu' aldi baterako erakusketa.
Euskal emakume eskultoreak. 'Muttertum'. Euskal Herriko 20 artistaren erakusketa kolektiboa.
Kz Gunean ikastaroa doan. 'Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi'. Ikastaroa euskaraz izango da. Izena emateko: tutor.ikaztegieta@kzgunea.net edo 945 06 25 55.
Titirijai jaialdiaren 41. edizioa ospatzen dela eta, Topic-eko Anbigu aretoak jaialdiaren historiako argazki enblematikoenetako batzuen erakusketa txiki bat hartuko du, 1982an hasi zenetik, gaur egunera arte.
Ibarratik Misio Taldearen merkatu solidarioa. Produktuak jaso eta merkatua muntatu.
Aurrez aurre. 'Android mantentze lanak. Luzatu zure gailuaren bizitza'. 4 ordu. Gaztelaniaz.
Aurrez aurrekoa. OOfimatika tresnak. LibreOffice. 20 ordu. Gaztelaniaz.
'Kotoiaren emakumeak' erakusketa. Ehun estanpazioan lan egindako Amasa-Villabonako emakumeen bizi-istorioak. Emakumeen historia, emakumeen ahotsekin kontatua. 18:00-20:30. Astelehenetik ostiralera. 11:30-14:00. Larunbatetan.
'Belabieta, bataila baten memoria historikoa' erakusketa. 18:00-20:00. Abenduak 12-15. 10:30-12:30. Abenduak 16-17.