Hirukideren aurkezpena. Familia ugaria zarete? Tolosa eta inguruko herrietako familiei zuzendurik. Aurkezpenera gerturatu ezin dutenentzat, egun guztian zehar informazio puntua egongo da: 10:00-14:00 eta 15:00-17:00.
17:30-19:00. Olentzero eta Mari Domingi sortuz tailerra. 6-14 urte bitartekoentzat. Zorione Mendezek eskainita. Azaroaren 3, 10, 17 eta 24an.
18:00. 'Insumisas' dokumentalaren proiekzioa. Gonbidatuak: Itsaso Andueza (Euskal Fondoko Sahara koordinazio unitateko arduraduna) eta Adnan Dhahi (Gipuzkoako Diasporako elkarteko presidentea). Ondoren. Solasaldia eta tea.
Fanny Alonsoren erakusketaren inaugurazioa. 'Kotoiaren emakumeak'
Loatzo musika eskolaren musika astea. Ganbara, eskusoinu taldea.
Hondakin prebentziorako astearen barruan. Lurpea garbi elkartearen eta argazki erakusketa ibiltariaren aurkezpena.
Pintxopotea eta argazki erakusketa. 18:30. Ate irekiera. 23:00. DJ Sassy.
19:00. Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea, plazan. 19:30. Pintxopotea, herrian zehar.
19:00. Plazan, ekitaldia. Ekintza sinbolikoa. Euskal Herrian erahildako emakume bakoitzagatik aulki hutsa. Irakurketa eta bertsoak abestea. Amaitzeko. Gaztaina erreak.
Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren bezperan bertso-klown saioa eskainiko dute Altzon Beatriz Egizabal klownak, eta Alaia Martin eta Eli Pagola bertsolariek. Batzarremuino aretoan izango da emanaldia, 19:00etan.
‘Vamos que nos vamos’: Golden Apple Quartet. Golden Apple Quartet taldearen 4 hamarkadetako lanari amaiera emateko bira da eta ikuskizunean denbora horretan ikusleekin partekatutako abestien ibilbide musikala egingo du laukoteak.
Pettiren kontzertua. Kontzertu akustikoa, bakarlari lanetan.
Ostiral kulturalak. Bakarrizketak. Antton Telleria eta Iker Plazaola.
'John Blundall, txotxongilo-maisu' aldi baterako erakusketa.
Euskal emakume eskultoreak. 'Muttertum'. Euskal Herriko 20 artistaren erakusketa kolektiboa.
Berrobiko Ion Ander Izagirre Frontenis Txiki II gaztetxoentzat torneoa. 14 urte bitarte. LH1-LH4 atzeko txokoan banaka. LH5-DBH2 aurrean banaka eta binaka. Azaroaren 18 eta 19an, 25 eta 26an eta finalak abenduaren 2an.
Berrobiko XXXI. Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketa. Txapelketa egunak: azaroak 18-19; azaroak 25-26 eta finala, abenduaren 2an.
Titirijai jaialdiaren 41. edizioa ospatzen dela eta, Topic-eko Anbigu aretoak jaialdiaren historiako argazki enblematikoenetako batzuen erakusketa txiki bat hartuko du, 1982an hasi zenetik, gaur egunera arte.
Txotxongilo erakusketa Tolosako erakusleihoetan. Europar jatorriko txotxongiloei balioa emango diete.
Guztira 411 urte dira Tolosaren historiaren parte, lau mende pasatxoko sinbiosia hiribildu honen eta Santa Klara Ordenaren artean.
'Mekanografia. Ikasi hutsetik'. 10 ordu. Aurrez aurre. Euskaraz.
'LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu'. 8 ordu. Aurrez aurre. Gaztelaniaz.
Olentzaroren Basorako sarrerak hartzeko aukera. Aurrez aurre Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan. 16:00-20:00. Ostirala. 11:00-13:00 eta 16:00-19:00. Larunbata.
'Kotoiaren emakumeak' erakusketa. Ehun estanpazioan lan egindako Amasa-Villabonako emakumeen bizi-istorioak. Emakumeen historia, emakumeen ahotsekin kontatua. 18:00-20:30. Astelehenetik ostiralera. 11:30-14:00. Larunbatetan.