Ibarrako III. Mendi Martxa. 08:00. Ibilbide luzea. 08:30. Ibilbide motza.
09:00. Diana herriko txistulariekin. 10:00. Trikitilariak auzoko baserrietan. 12:00. Kalejira auzoko txarangak alaituta. 14:00. Auzoko babarrun jatea. Ondoren, dantzaldia eta karaokea Joxe Jabier Mendizabalen eskutik. Atsedenean, Toka Txapelketa eta amaieran bingoa.
Emakume artisauen II. azoka. Irura Moretuz taldeak antolatuta, esparru anitzetako emakume artisauek osatutako II. Azoka izango da, bakoitzak bere erakustokian bere lanak aurkeztuko ditu eta bertaratuen artean salgai izango dira.
Euskal Herriko Ziklokross txapelketa. III. Pablo Arsuaga memoriala.
Ibarra Kirol Elkartearen LVII. urteurrena. 10:30. Bola eta toka txapelketak.
Zumba, bachata eta salsa dantzatuz. Hamar tailer ospe handiko irakasleekin. Doakoa.
'Imazen pagopean' antzerki herrikoia eta ibiltaria. Altzoko plazatik abiatu, Gerizan erromeria, Legarre inguruan hainbat pasadizo, frontoi zaharra eta Iriarte-Arretxe artean amaitu. Gabonetako artzaiz edo artzaiandrez janzteko gonbita luzatu dute.
11:00. Gure Basoetako Perretxikoak ikastaroa, Aralarren. Aranzadiko Mikologia Saileko kideekin Aralarreko basoetara irteera gure basoetako perretxiko eta onddoak ezagutzeko.
11:00. Haurren jolasak.12:30-14:00. Herrialdeen janari postuak.14:30-17:00. Kafeshow ekitaldia.Urtean zehar iritsitakoei ongietorria emateko topa.Kafeak eta gozoak.Bat-bateko koplak, euskaraz eta gaztelaniaz.Euskal dantzak: 7 jauziak, fandango eta arin-arina.Ekuadorreko dantzakMendebaldeko Afrikako dantzak Kawadeni taldearen eskutik.17:00. Piñata.
Gipuzkoako Mendi Aske Elkartearen festa, Herrigunean. 12:00. Bertso saioa. 'Energia(k) ezbaian' izenburupean: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Aitor Bizkarra. Gai-jartzailea: Saroi Jauregi. 14:00. Bazkaria. Arratsaldean. Kantaldia eta jai giroa.
12:00. Pako Belea konpartsaren kalejira. 13:00. Jundajo txarangarekin bermuta. 14:30. Konpartsakideen bazkaria elkartean.
'Teilatupean. Lur eta Dororen ametsak' haur antzerkia. Sarrera: 5 euro.
'John Blundall, txotxongilo-maisu' aldi baterako erakusketa.
'Laborde Labayen - Garai bateko paperezko isladak' erakusketa. Laborde Labayen, arte grafikoen lantegia, Tolosan 1904tik 1974ra martxan egon zen. Bertan egindako lanak XX. mendeko historiaren testigantza dira. Desagertu aurretik Vicente Ameztoik zakarrontziko bidea hartuko luketen kartel sorta bat salbatu zuen. Horietako 25 erakusketa honetan ikusteko aukera dago, 20. eta 40. hamarkaden artekoak, urte haiek bezala argiak batzuk, ilunak besteak.
Emaus fundazioarekin lankidetzan. Tailerretan parte hartu duten pertsonen sorkuntzak ikusgai.
Migdalaren outlet festa. Arropa eta osagarriak. Taberna eta musika zuzenean. 11:00-13:30 eta 16:30-20:00. Sarrera doan.
Aurrez aurrekoa. 'Google aplikazioa zure smatphonean'. 18 ordu. Gaztelaniaz.
Lehen sorosle eta sorospen ikastaroa, DYA Gipuzkoak antolatuta. Sorosle titulua eskuratzeko aukera. Informazioa: 943 46 46 22.