Tolosako Asuncion Klinikan hitzarmen duinaren alde. 06:50. Pikete informatiboak egingo dituzte lan-zentro guztietan (klinikan, Belaten, Andoainen eta Ordizian). 09:00. Asanblada Klinikan. 10:00. Elkarretaratze mugitua egingo dute Klinikan. 12:00. Kotxe-karabana abiatuko dute Klinikatik. Ondoren. Usabalen elkartuko dira. Klinikan bertan bazkalduko dute eta ondoren, asanblada egingo dute.
Tolosaldeko IKT Astearen XV. edizioa. Enpresei zuzenduta. Doakoa. Izena emateko: lehiberri@tolosalaldea.eus 'Ez duzu zure enpresan Linkedinek duen potentziala aprobetxatzen... eta badakizu'.
Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolak eta Tolosako Udalak lankidetzan antolatzen dute Boluntariotza Azoka.
Nuestras emociones pintadas. (Urriak 18, 25; azaroak 8, 15, 22, 29. Asteazkenak, 15:00-17:00, Andragoran, Emakumeen Etxean). Gazteleraz. Matrikula: 10 euro.
Tolosaldeko IKT Astearen XV. edizioa. Publiko zabalari zuzenduta. Doakoa. Izena emateko: lehiberri@tolosalaldea.eus 'Turismorako itzulpengintzarako tresnak'.
Biodanza: Otra mirada. (Urriak 18,25; azaroak 8, 15, 29. Asteazkenak, 17:30-19:00, Andragoran, Emakumeen Etxean). Gazteleraz. Matrikula: 10 euro.
Mintegia, Txingudiko estuarioaren ekosistemak.
Sormenezko argazkigintza ikuspegi feministatik. (Urriak 18, 25; azaroak 8, 15, 22, 29; abenduak 13, 20. Asteazkenak, 18:00-20:00, Andragoran, Emakumeen Etxean). Euskaraz. Matrikula: 10 euro.
Sortuk antolatutako hitzaldia. 'Elkarrizketa politikoa da bidea. Gerrarik ez! Palestina askatu!'. Txente Rekondorekin, nazioarteko analista.
'Beste zaintza bat!' hitzaldia. Felix Urkizu 'Baregilea'-rekin.
Tolosako Casino Elkartean, Sonia Tapia eta Xabier Martinez sukaldarien eskutik, perretxikoetan oinarritutako sukaldaritza ikastaroa, elkartekide eta laguntzaileentzat.
'John Blundall, txotxongilo-maisu' aldi baterako erakusketa.
'Laborde Labayen - Garai bateko paperezko isladak' erakusketa. Laborde Labayen, arte grafikoen lantegia, Tolosan 1904tik 1974ra martxan egon zen. Bertan egindako lanak XX. mendeko historiaren testigantza dira. Desagertu aurretik Vicente Ameztoik zakarrontziko bidea hartuko luketen kartel sorta bat salbatu zuen. Horietako 25 erakusketa honetan ikusteko aukera dago, 20. eta 40. hamarkaden artekoak, urte haiek bezala argiak batzuk, ilunak besteak.
Argizaiola. 42. edizioa. Euskal Herriko Argazki Taldeen Federazioak Argizaiola argazki lehiaketa antolatzen du, eta «lehiaketen lehiaketa» dei dakioke. Aurreko urtean lehiaketa ezberdinetan hobekien sailkatutako euskal argazkilariek Argizaiolan parte hartzeko gonbidapena jasotzen dute.
Aurrez aurrekoa. 'Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi'. 20 ordu. Gaztelaniaz.
Tolosaldeko IKT Astearen XV. edizioa. Komertzioei zuzenduta. Doakoa. Izena emateko: lehiberri@tolosalaldea.eus 'ChatGPT eta bezeroen esperientzia hobetzeko beste tresna batzuk'.
Aurrez aurrekoa. 'WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean'. Gaztelaniaz. 4 ordu.
Lehen sorosle eta sorospen ikastaroa, DYA Gipuzkoak antolatuta. Sorosle titulua eskuratzeko aukera. Informazioa: 943 46 46 22.