Energia berriztagarriak zure etxean... posible da! hitzaldi-tailerra. Aurrez izena behar da: 605 757687 edo argitu@gipuzkoa.eus
112 minutu. Zine foruma. Buru Bihotzez elkarteak antolatuta. Alzheimerraren Nazioarteko Eguna.
'Mugarik gabe zizelkatzen. Grenzeloos Beeldhouuwen'. 50 eskultore herbeheretar eta euskaldun baino gehiago.
'John Blundall, txotxongilo-maisu' aldi baterako erakusketa.
'Britania Handiko txotxongiloa' erakusketa Anbigu aretoan.
'Laborde Labayen - Garai bateko paperezko isladak' erakusketa. Laborde Labayen, arte grafikoen lantegia, Tolosan 1904tik 1974ra martxan egon zen. Bertan egindako lanak XX. mendeko historiaren testigantza dira. Desagertu aurretik Vicente Ameztoik zakarrontziko bidea hartuko luketen kartel sorta bat salbatu zuen. Horietako 25 erakusketa honetan ikusteko aukera dago, 20. eta 40. hamarkaden artekoak, urte haiek bezala argiak batzuk, ilunak besteak.
Denok elkarrekin eskolara. Irailaren 18tik 22ra, Altzoko erdigunean. Mugikortasun jasangarria abiapuntu izanda, goizeko 8:40etan plazatik abiatuko gara eskolarantz parte hartzera animatzen diren guztiekin (irakasle, guraso eta ikasleek), bizikletan, patinetean edota oinez.
Marce Tenak zuzenduriko 'Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa' tailerreko lanen XI. erakusketa. Ordutegia. Goizez 11:00-13:00 (astelehena izan ezik) eta arratsaldez 16:00-20:00. Erakusketa 5 urtetik gorako haurren lanekin osatua dago.
Biblioporrak txokoa 0-16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako ipuin eta liburuz osatuta dago eta haur liburutegiko 3. solairuan egongo da iraileko azken egunera arte.