14:00etan, bazkaria. Ondoren, jolasak San Inazio auzoan. 18:30ean, Debrass Band elektro txarangarekin kalejira. 22:30ean, gaztetxean kontzertuak: Mehatxuka eta Ukabil taldeak. Jarraian, DJ. Oharra: Bazkarian izena emateko 688 86 53 16 zenbakira deitu behar da. Ikasle eta langabetuek 12 euro ordaindu beharko dituzte bazkariko txartelaren eta kamisetaren truke; langileek 14 euro.
18:00. Amezketako III. Futbol Sala txapelketako finala, Zumadin.19:30. Kalejira txistulariekin eta buruhandiekin, plazatik hasita.20:30. Suziria eta Elbiaren jaitsiera, plazan.21:00. Zahagi-ardoa, plazan (ogia, ardoa, gazta eta kafea udalaren esku).23:00. Erromeria Izer eta Alabier, eta Ansorregi eta Larrañagarekin goizaldera arte.
22:30. San Bartolome zozketa, Sendi Ekintza Elkartearen eskutik, San Bartolome plazan.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
Biblioporrak txokoa 0-16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako ipuin eta liburuz osatuta dago eta haur liburutegiko 3. solairuan egongo da iraileko azken egunera arte.
Tolosako txotxongilo museoari oso modu berezian lotuta egon diren eta dauden konpainien kartel eta txotxongiloez osatutako bilduma bat da. Besteak beste, Titiriteros de Binéfar, La Fanfarra, Jordi Bertran, La Tía Norica, Txotxongillo taldea, Búho Maravillas, Retablo de figurillas, Anita Maravillas, Bihar Txotxongilo Antzerkia, L`Estaquirot, Teatro de Marionetas de Oporto eta Bonecos de Santo Aleixo konpainien lanak ikusgai izango dira.