Turismo bulegoaren udako ordutegia: 10:00-14:30 eta 15:30-19:00. Bisita gidatuak, larunbat goizetan, ordu betekoak. Izena emateko: 943 697 413 edo tour@tolosaldea.eus 10:00. Alde Zaharra. 11:30. Azoka. 13:00. Andre Maria Parrokia.
Goiatzeko ostatuak antolatu duen I. Goiazko ibilgailu klasikoen topaketa.
12:00. Tortilla pintxo lehiaketa. 16:00. Mus txapelketa. 17:00. Trial erakustaldia, Irene Caminos eta Javier Alonsoren eskutik. 20:30. Herri afaria. 22:30. Erromeria Laket taldearekin. 01:30. Jotatxo DJa. 03:00. Baratxuri zopa.
Adunako Caldereria Aburuza Pilota eta Pala Txapelketako finalak jokatuko dira 16:00etan.
Aduna Rock jaialdia ospatuko da Adunan, abuztuak 5, larunbata, 20:00etan. Sarrera dohainik izango da.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
Tolosako txotxongilo museoari oso modu berezian lotuta egon diren eta dauden konpainien kartel eta txotxongiloez osatutako bilduma bat da. Besteak beste, Titiriteros de Binéfar, La Fanfarra, Jordi Bertran, La Tía Norica, Txotxongillo taldea, Búho Maravillas, Retablo de figurillas, Anita Maravillas, Bihar Txotxongilo Antzerkia, L`Estaquirot, Teatro de Marionetas de Oporto eta Bonecos de Santo Aleixo konpainien lanak ikusgai izango dira.
Biblioporrak txokoa 0-16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako ipuin eta liburuz osatuta dago eta haur liburutegiko 3. solairuan egongo da iraileko azken egunera arte.