16:00. Gaztetxoen futbitoko finala, Erreboteko plazan. 16:00. Pilota: Frontenisa banaka eta Eskuz Binakako Txapelketa Herrikoia, Olaederrako pilotalekuan, Behar Zana Kirol Elkartearen eskutik. Eguraldi txarra eginez gero: Villabonako Udal Pilotalekuan. 18:00. Txupinazoa, Erreboteko plazan, Salbadora Jubilatuen Elkartearen partetik, Iraunkorrak txarangak alaituta. 18:15. Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira, Iraunkorrak txarangak alaituta. 19:30. Helduen futbitoko finala, Erreboteko plazan. 21:30. Herri afaria, Erreboteko plazan. Eguraldi txarra eginez gero: Txerminen. 00:00. Dantzaldia, Gabezin taldearen eskutik, Erreboteko plazan. 01:00. Gazte garaiak oroituz, 40 urtetik gorakoentzat DJ emanaldia, Txistulari plazan.
18:14. Txupinazoa, Remiren monolitoan.00:02. Sindrome Norte, Z.T.N., DJ Zarata Baldarra Sound System.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
Iñaki Epelde, Koldobika Jauregi eta Jose Luis Longaronen erakusketa.
Zumardiak antolatutako piragua ikastaroa. Udan zehar hainbat talde osatuko dira. Arratsaldez, ekainaren 5etik 9ra; ekainaren 12tik 16ra eta ekainaren 19tik 23ra. Goizez, ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra; uztailaren 17tik 21era eta uztailaren 24tik 28ra.
Zumardiak antolatutako mendi bizikleta ikastaroa. Uda osoan zehar hainbat talde antolatuko dira: ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra; uztailaren 17tik 21era eta uztailaren 24tik 28ra.
Biblioporrak txokoa 0-16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako ipuin eta liburuz osatuta dago eta haur liburutegiko 3. solairuan egongo da iraileko azken egunera arte.
Tolosaldea Arraun Klubaren arraun ikastaroa. Hegalak, piraguak eta batelak erabiliko dituzte.
Tolosako txotxongilo museoari oso modu berezian lotuta egon diren eta dauden konpainien kartel eta txotxongiloez osatutako bilduma bat da. Besteak beste, Titiriteros de Binéfar, La Fanfarra, Jordi Bertran, La Tía Norica, Txotxongillo taldea, Búho Maravillas, Retablo de figurillas, Anita Maravillas, Bihar Txotxongilo Antzerkia, L`Estaquirot, Teatro de Marionetas de Oporto eta Bonecos de Santo Aleixo konpainien lanak ikusgai izango dira.
Ur mMarako arte egonaldiak. 'Zur'. Hizlariak: Juan Kruz Igerabide idazlea eta Assumpcio Vilaseca (Bio Construcción).
Ur Marako arte egonaldiak. Zientzia eta naturari lotutako esperimentazio eta prestakuntza artistikoko egonaldiak dira.