Oporretan euskaraz zerbitzuko eta Gaztezulo udako zerbitzuko parte hartzaileek ikasturte amaierako festa izango dute. 09:30. Azkuetik Idoiagara bitarteko zatian ibaia garbituko dute. Eguerdi partean. Plazako estalpean bazkaria egingo dute. 15:30. Emeterio Arrese parkean, apar-jaia izango da.
GKSren egitaraua. 18:00. BassAgain, Maiatzaren Lehena plazan. Ondoren. Lili Mutiko eta Denso. 22:00. Kirol ikuskizuna, Behar Zana frontoian. Ondoren. DJ Euzkolabal, Aljibean.
Bertso saioa June Aiestaran, Danel Etxeberria, Eki Mateorena, Aratz Arzelus eta Jon Mendiluzerekin. Gai jartzailea: Imanol Artola Arretxe, felix.
Tolosako Musika Bandaren kontzertua. Enrike Arostegiren zuzendaritzapean, Tolosako Musika Bandak hainbat emanalditan hartzen du parte urte osoan zehar. Udalerriko erakunde zaharrenetako bat izateaz gain, Euskal Herriko bandarik zaharrenetakoa ere bada. Dantzarako kantuez osatutako kontzertua eskainiko dute.
Ibil Bediren kontzertua. 2018. urtean sortutako talde nafarra da. Ahotsarekin batera, gitarra, baxua, biolina, saxofoia, bateria, eta teklatua nahasten ditu talde honek. 2019ko ekainean lehen diskoa kaleratuta, beste bi lan egin dituzte orain arte, bata 2021ean, eta azkena, 2023an. Pop-a haien estilo nagusia bada ere, hortik haratago doaz beren abestietako bakoitzean.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
Iñaki Epelde, Koldobika Jauregi eta Jose Luis Longaronen erakusketa.
Zumardiak antolatutako mendi bizikleta ikastaroa. Uda osoan zehar hainbat talde antolatuko dira: ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra; uztailaren 17tik 21era eta uztailaren 24tik 28ra.
Zumardiak antolatutako piragua ikastaroa. Udan zehar hainbat talde osatuko dira. Arratsaldez, ekainaren 5etik 9ra; ekainaren 12tik 16ra eta ekainaren 19tik 23ra. Goizez, ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra; uztailaren 17tik 21era eta uztailaren 24tik 28ra.
Oinarrizko erlezaintza ikastaroa. Bizziz eta Balerdipeko erleak. Ikastaroan erlearen lanaren, erlezaintzarako material ezberdinen eta erleen oinarrizko maneiuaren inguruan ariko dira. 12 orduko ikastaro teoriko eta praktikoa izango da. Uztailak 14 eta 21. Teoria. 17:00-19:00 artean. Tolosako Bizziz dendan. Uztailak 15 eta 22. Praktika. 15:30-19:30 artean. Bedaioko Balerdipeko erlategian. 90 euro.
Lauterdiko Zizurkilgo Herria Afizionatuen Txapelketa. Euskal Herria eta Errioxako pilotari onenak elite era promesa mailetan, eta emakume kategorian. Laurdenak.
Tolosako txotxongilo museoari oso modu berezian lotuta egon diren eta dauden konpainien kartel eta txotxongiloez osatutako bilduma bat da. Besteak beste, Titiriteros de Binéfar, La Fanfarra, Jordi Bertran, La Tía Norica, Txotxongillo taldea, Búho Maravillas, Retablo de figurillas, Anita Maravillas, Bihar Txotxongilo Antzerkia, L`Estaquirot, Teatro de Marionetas de Oporto eta Bonecos de Santo Aleixo konpainien lanak ikusgai izango dira.
Aurrez aurrekoa. 'Gmail. Post elektronikoa baino gehiago'. 4 ordu. Gaztelaniaz.
Udaleku irekiak antolatu ditu Amasa-Villabonako Udalak HH2 eta LH4 urte arteko gaztetxoentzat.
Uda 2023 ekintzak, Bidania-Goiazko Udalaren eskutik. 3-14 urte bitarteko haurrei zuzendurik.
Tolosaldea Arraun Klubaren arraun ikastaroa. Hegalak, piraguak eta batelak erabiliko dituzte.
Biblioporrak txokoa 0-16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako ipuin eta liburuz osatuta dago eta haur liburutegiko 3. solairuan egongo da iraileko azken egunera arte.