Kosmetika naturalari buruzko ikastaroa. Ezpainetakoa, hortzetako pasta eta bainu bonba.
11:30-13:30 eta 16:30-19:30. Ur-parkea eta puzgarriak. 12 urte bitarteko haurrentzat. Bainujantziekin eta uretarako aproposak diren oinetakoekin joatea gomendatzen da.
Amalurraren defentsan baserria bizirik elkarretaratzea.
12-17 urtekoentzat. 17:15. Autobusean Zubietara. 18:00-20:00. Paintball. 20:00. Autobusean Berastegira.
'Dantza. Gorputz mugimendu askea'. 15 euro. Informazio gehiago: Maier (685 729664).
Emakumezkoen Santio Txapelketa 2023. Eskuz binaka nagusi mailan. Triangularra, hiru bikoteak elkarren aurka. Larrarte-Gaminde, Garai-Erasun eta Arrillaga-Bergara.
Yatzé didgeridoo & beats. Iban Nikolai didgeridooarekin eta Monky Man baseekin, dantzarako aukera.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
Iñaki Epelde, Koldobika Jauregi eta Jose Luis Longaronen erakusketa.
Zumardiak antolatutako piragua ikastaroa. Udan zehar hainbat talde osatuko dira. Arratsaldez, ekainaren 5etik 9ra; ekainaren 12tik 16ra eta ekainaren 19tik 23ra. Goizez, ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra; uztailaren 17tik 21era eta uztailaren 24tik 28ra.
Zumardiak antolatutako mendi bizikleta ikastaroa. Uda osoan zehar hainbat talde antolatuko dira: ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra; uztailaren 17tik 21era eta uztailaren 24tik 28ra.
Zumardiak antolatutako natur kirol goiz pasa. Talde giroa sustatzea, jolas eta ariketa zuzenduen bidez kirol ezberdinak sendotzea da helburua. Piragua, orientazioa, trail mendia, slackline, bizikleta eta ginkana jorratuko dituzte. Udan zehar hainbat talde antolatuko dituzte: ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra eta uztailaren 17tik 21era.
Zumardiak antolatutako paddle surf ikastaroa. Arratsaldez. Udan zehar hainbat talde osatuko dira: ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra eta uztailaren 17tik 21era.
Oporretan euskaraz udaleku irekiak. 2011-2019 urteen artean jaiotako umeentzat.
Uda 2023 ekintzak, Bidania-Goiazko Udalaren eskutik. 3-14 urte bitarteko haurrei zuzendurik.
Biblioporrak txokoa 0-16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako ipuin eta liburuz osatuta dago eta haur liburutegiko 3. solairuan egongo da iraileko azken egunera arte.
'Begiradaren jolasa' argazki eta marrazki erakusketa. Olatz Aguado eta Jon Basualdo.
Tolosako txotxongilo museoari oso modu berezian lotuta egon diren eta dauden konpainien kartel eta txotxongiloez osatutako bilduma bat da. Besteak beste, Titiriteros de Binéfar, La Fanfarra, Jordi Bertran, La Tía Norica, Txotxongillo taldea, Búho Maravillas, Retablo de figurillas, Anita Maravillas, Bihar Txotxongilo Antzerkia, L`Estaquirot, Teatro de Marionetas de Oporto eta Bonecos de Santo Aleixo konpainien lanak ikusgai izango dira.
Aurrez aurrekoa. 'Oinarrizko interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi'. 20 ordu. Gaztelaniaz.
Oinarrizko erlezaintza ikastaroa. Bizziz eta Balerdipeko erleak. Ikastaroan erlearen lanaren, erlezaintzarako material ezberdinen eta erleen oinarrizko maneiuaren inguruan ariko dira. 12 orduko ikastaro teoriko eta praktikoa izango da. Uztailak 14 eta 21. Teoria. 17:00-19:00 artean. Tolosako Bizziz dendan. Uztailak 15 eta 22. Praktika. 15:30-19:30 artean. Bedaioko Balerdipeko erlategian. 90 euro.