Mozorro Eguna 14:30. Bazkaria. Bazkal ondoren. Kuadrillen arteko jolasak. 21:00. Zahagiardoa. 22:30. DJ Gaua. DJ Expuela. 01:30. DJ Xirimiri. 04:30. DJ Goiko.
17:00. Haurren Santos torneoaren futbitoko finala eskolako patioan. 18:00. Alegiako eta Villabonako erraldoi eta buruhandiekin, Loatzo musika eskolako musikariekin eta Giroarte dultzaina taldearekin kalejira Larraitz auzotik plazaraino. 19:00. Txupinazoa udal talde berriaren eskutik. Jarraian. Txintxarriaren jaitsiera, jaien hasiera iragartzeko. 21:00. Zahagiardoa zubian. 23:00. Bad Sound eta Ezpalak taldeen kontzretuak.
Cadizetik F.R.A.C. taldea, RAP eta txirigota nahasten duen taldea udako euren biraren barruan.
19:00. Plazaetxeberri tabernaren irekiera. 20:00. Eñaut Elorrieta. 21:00. Ut.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
Ur Marako arte egonaldiak. Zientzia eta naturari lotutako esperimentazio eta prestakuntza artistikoko egonaldiak dira.
Iñaki Epelde, Koldobika Jauregi eta Jose Luis Longaronen erakusketa.
Oporretan euskaraz udaleku irekiak. 2011-2019 urteen artean jaiotako umeentzat.
Zumardiak antolatutako mendi bizikleta ikastaroa. Uda osoan zehar hainbat talde antolatuko dira: ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra; uztailaren 17tik 21era eta uztailaren 24tik 28ra.
Zumardiak antolatutako natur kirol goiz pasa. Talde giroa sustatzea, jolas eta ariketa zuzenduen bidez kirol ezberdinak sendotzea da helburua. Piragua, orientazioa, trail mendia, slackline, bizikleta eta ginkana jorratuko dituzte. Udan zehar hainbat talde antolatuko dituzte: ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra eta uztailaren 17tik 21era.
Zumardiak antolatutako paddle surf ikastaroa. Arratsaldez. Udan zehar hainbat talde osatuko dira: ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra eta uztailaren 17tik 21era.
Zumardiak antolatutako piragua ikastaroa. Udan zehar hainbat talde osatuko dira. Arratsaldez, ekainaren 5etik 9ra; ekainaren 12tik 16ra eta ekainaren 19tik 23ra. Goizez, ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra; uztailaren 17tik 21era eta uztailaren 24tik 28ra.
Oinarrizko erlezaintza ikastaroa. Bizziz eta Balerdipeko erleak. Ikastaroan erlearen lanaren, erlezaintzarako material ezberdinen eta erleen oinarrizko maneiuaren inguruan ariko dira. 12 orduko ikastaro teoriko eta praktikoa izango da. Uztailak 14 eta 21. Teoria. 17:00-19:00 artean. Tolosako Bizziz dendan. Uztailak 15 eta 22. Praktika. 15:30-19:30 artean. Bedaioko Balerdipeko erlategian. 90 euro.
Lauterdiko Zizurkilgo Herria Afizionatuen Txapelketa. Euskal Herria eta Errioxako pilotari onenak elite era promesa mailetan, eta emakume kategorian. Laurdenak.
'Begiradaren jolasa' argazki eta marrazki erakusketa. Olatz Aguado eta Jon Basualdo.
Tolosako txotxongilo museoari oso modu berezian lotuta egon diren eta dauden konpainien kartel eta txotxongiloez osatutako bilduma bat da. Besteak beste, Titiriteros de Binéfar, La Fanfarra, Jordi Bertran, La Tía Norica, Txotxongillo taldea, Búho Maravillas, Retablo de figurillas, Anita Maravillas, Bihar Txotxongilo Antzerkia, L`Estaquirot, Teatro de Marionetas de Oporto eta Bonecos de Santo Aleixo konpainien lanak ikusgai izango dira.
Aurrez aurrekoa. 'Oinarrizko interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi'. 20 ordu. Gaztelaniaz.
Gure Zirkuko ikastaroak. Uztailaren 10etik 14ra, bi talde 09:30-11:00 eta 11:30-13:00.
Udaleku irekiak antolatu ditu Amasa-Villabonako Udalak HH2 eta LH4 urte arteko gaztetxoentzat.
Uda 2023 ekintzak, Bidania-Goiazko Udalaren eskutik. 3-14 urte bitarteko haurrei zuzendurik.
Tolosaldea Arraun Klubaren arraun ikastaroa. Hegalak, piraguak eta batelak erabiliko dituzte.
Biblioporrak txokoa 0-16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako ipuin eta liburuz osatuta dago eta haur liburutegiko 3. solairuan egongo da iraileko azken egunera arte.