Lauterdiko Zizurkilgo Herria Afizionatuen Txapelketa. Euskal Herria, Nafarroa eta Errioxako pilotari onenak elite era promesa mailetan, eta emakume kategorian. Aurretiazko partida.
Street Basket Alegia 2023. Infantil eta kadete mailak. Atsedenaldian, hamaiketakoa.
Turismo bulegoaren udako ordutegia: 10:00-14:30 eta 15:30-19:00. Bisita gidatuak, larunbat goizetan, ordu betekoak. Izena emateko: 943 697 413 edo tour@tolosaldea.eus 10:00. Alde Zaharra. 11:30. Azoka. 13:00. Andre Maria Parrokia.
Mirua taldearen kontzertua. Maitane Iruiñek eta Malentxo eta Martin Zeberio anai arrebek osatzen dute Mirua taldea. 2019an martxa hartuta, pop-a eta elektronika uztartzen dituzte gipuzkoarrek. 2021ean Gaztea maketa lehiaketa irabazi ondoren, soinu berritzailea Euskal Herrira ekarri, eta hyperpop euskalduna posible dela erakutsi dute.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
Iñaki Epelde, Koldobika Jauregi eta Jose Luis Longaronen erakusketa.
Zumardiak antolatutako piragua ikastaroa. Udan zehar hainbat talde osatuko dira. Arratsaldez, ekainaren 5etik 9ra; ekainaren 12tik 16ra eta ekainaren 19tik 23ra. Goizez, ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra; uztailaren 17tik 21era eta uztailaren 24tik 28ra.
Kultur etxeko tailerren erakusketa. Irakasleak: Pintura: Leire Markinez Calvo eta Miren Maite Egurbide Contreras. Zeramika: Arantza Munita Irisarri. Eskulanak: Pili Aguado Sierra eta Arantza Munita Irisarri. Argazkigintza: Ura Iturralde Larrañaga. Ehoziriak eta pachwork: Arantxa Grajirena Mutuberria.
Zumardiak antolatutako mendi bizikleta ikastaroa. Uda osoan zehar hainbat talde antolatuko dira: ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra; uztailaren 17tik 21era eta uztailaren 24tik 28ra.
Zumardiak antolatutako natur kirol goiz pasa. Talde giroa sustatzea, jolas eta ariketa zuzenduen bidez kirol ezberdinak sendotzea da helburua. Piragua, orientazioa, trail mendia, slackline, bizikleta eta ginkana jorratuko dituzte. Udan zehar hainbat talde antolatuko dituzte: ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra eta uztailaren 17tik 21era.
Zumardiak antolatutako paddle surf ikastaroa. Arratsaldez. Udan zehar hainbat talde osatuko dira: ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra eta uztailaren 17tik 21era.
Oporretan euskaraz udaleku irekiak. 2011-2019 urteen artean jaiotako umeentzat.
Uda 2023 ekintzak, Bidania-Goiazko Udalaren eskutik. 3-14 urte bitarteko haurrei zuzendurik.
Biblioporrak txokoa 0-16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako ipuin eta liburuz osatuta dago eta haur liburutegiko 3. solairuan egongo da iraileko azken egunera arte.
'Begiradaren jolasa' argazki eta marrazki erakusketa. Olatz Aguado eta Jon Basualdo.
Gure Zirkuko ikastaroak. Uztailaren 3tik 10era, bi talde 09:30-11:00 eta 11:30-13:00.
Udaleku irekiak antolatu ditu Amasa-Villabonako Udalak HH2 eta LH4 urte arteko gaztetxoentzat.
Tolosaldea Arraun Klubaren arraun ikastaroa. Hegalak, piraguak eta batelak erabiliko dituzte.
Tolosako txotxongilo museoari oso modu berezian lotuta egon diren eta dauden konpainien kartel eta txotxongiloez osatutako bilduma bat da. Besteak beste, Titiriteros de Binéfar, La Fanfarra, Jordi Bertran, La Tía Norica, Txotxongillo taldea, Búho Maravillas, Retablo de figurillas, Anita Maravillas, Bihar Txotxongilo Antzerkia, L`Estaquirot, Teatro de Marionetas de Oporto eta Bonecos de Santo Aleixo konpainien lanak ikusgai izango dira.
Aurrez aurrekoa. 'Oinarrizko interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi'. 20 ordu. Gaztelaniaz.