Pasabaneko langileen mobilizazioa. Lanuztea eta manifestazioa, Tolosako Trianguloa plazatik San Frantzisko pasealekuko 45.eraino.
16:30. Badut taldearen Ipuinak jo eta musikak kontatu 16:30ean, auzo etxean, euskaraz eta umeentzat. 18:00. Pailaztana Klown Taldearen El Clownquis de Amarotz, 18:00etan, euskarazko kale ikuskizuna, helduentzat. 19:30. Amaia Agirre eta Eli Pagola bertsolarien 25 urte kopletan, 19:30ean, kalean, euskaraz.
Denon artean. Txozna herrikoia martxan jartzera! 17:00-20:30. Frontenis txapelketako finalak Usarrabi frontoian. 21:30. Txintxon eta Mus txapelketa.
'Etxegabetzeak, Zer egin daiteke?' solasaldia. Kaleratzeak Stop Deshaucios elkarteak parte hartuko du.
Amezketako irakurle taldearen denboraldiko azken hitzordua. 'Etxe berdea' liburuaren tertulia, Andoni Agirrezabala alegiarrarekin.
Irakurle taldeak Joseba Sarrionaindiaren 'Munduari bira eman zion ontzia' aztertuko du.
LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Zinegoak jaialdiaren film laburrak, Topic-en.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
Iñaki Epelde, Koldobika Jauregi eta Jose Luis Longaronen erakusketa.
Zumardiak antolatutako piragua ikastaroa. Udan zehar hainbat talde osatuko dira. Arratsaldez, ekainaren 5etik 9ra; ekainaren 12tik 16ra eta ekainaren 19tik 23ra. Goizez, ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra; uztailaren 17tik 21era eta uztailaren 24tik 28ra.
'Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi'. 14 ordu. Gaztelaniaz.
Kultur etxeko tailerren erakusketa. Irakasleak: Pintura: Leire Markinez Calvo eta Miren Maite Egurbide Contreras. Zeramika: Arantza Munita Irisarri. Eskulanak: Pili Aguado Sierra eta Arantza Munita Irisarri. Argazkigintza: Ura Iturralde Larrañaga. Ehoziriak eta pachwork: Arantxa Grajirena Mutuberria.
Zumardia elkarteak antolatutako mendi zeharkaldia gazteentzat. 2010-2011n jaiotakoentzat. Bost egun mendian pasatzeko motxila hartuta mendiaz eta lagunez gozatzea izango da erronka.
Zumardiak antolatutako mendi bizikleta ikastaroa. Uda osoan zehar hainbat talde antolatuko dira: ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra; uztailaren 17tik 21era eta uztailaren 24tik 28ra.
Zumardiak antolatutako natur kirol goiz pasa. Talde giroa sustatzea, jolas eta ariketa zuzenduen bidez kirol ezberdinak sendotzea da helburua. Piragua, orientazioa, trail mendia, slackline, bizikleta eta ginkana jorratuko dituzte. Udan zehar hainbat talde antolatuko dituzte: ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra eta uztailaren 17tik 21era.
Zumardiak antolatutako paddle surf ikastaroa. Arratsaldez. Udan zehar hainbat talde osatuko dira: ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra eta uztailaren 17tik 21era.
Amarozko 25. Antzerki Asteak irauten duen bitartean Jabi Markezen aurreko edizioetan ateratako argazkiekin osatutako Klik nire txokotik argazki erakusketa.
Oporretan euskaraz udaleku irekiak. 2011-2019 urteen artean jaiotako umeentzat.
Beharzana elkarteak antolatuta. Esku Pilota Kanpusa teknifikazioa. 2007-2012 bitartean jaiotakoentzat zuzendurik. Euskal Pilota Kanpusa. 2011-2016 bitartean jaiotakoentzat zuzendurik.
Uda 2023 ekintzak, Bidania-Goiazko Udalaren eskutik. 3-14 urte bitarteko haurrei zuzendurik.
Biblioporrak txokoa 0-16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako ipuin eta liburuz osatuta dago eta haur liburutegiko 3. solairuan egongo da iraileko azken egunera arte.