10:00. Ikasturte amaierako emanaldia eta seigarren mailakoei agurre J.A.Muñagorri eskolan. Jarraian. Hamaiketakoa guraso elkartearen eskutik, buruhandi, zezen eta musikaz alaiturik. Ondoren. Aparkaleku azpian bazkaltzeko aukera egongo da (bazkaria norberaren esku). 17:00. Gimnasia erritmikoko ikuskizuna eta judoko erakustaldia.
11:30. Harizpe Toka Txapelketa Gizonezko eta Emakumezkoentzako Harizpe elkarteak antolatuta.
'Ekaitz jaiotzean hil da. Jaiotza inguruko dolua eta bizi gabeko etorkizuna'. Bihotzetik elkarteak antolatuta. Eider Otxoa terapeutarekin, jaio aurreko dueluan aditua. Berarekin batera Saioa gerturatuko da; Oierren amak bere bizipena elkarbanatuko du.
Jolas komunitarioen gunea sortzeari buruzko eztabaida. 2 eta 12 urte arteko haurren gurasoak bilduko dira bilera informal batean.
Euskaraz bizi gaitezke’ izeneko euskaldunen ahalduntze tailerra jarriko du martxan Galtzaundi Euskara Taldeak. Tailer horretan izena ematen duenak euskaraz bizitzeko topatzen dituen zailtasunei aurre nola egin landuko du. Tolosan izango dira saioak eta apirilaren 26an hasiko da tailerra. Hamabostean behin, asteazkenetan, izango dira saioak, eta ekainaren 21an amaituko dira. Tailerra 18:00etatik 19:30etara izango da, eta guztira bost hitzordu izango ditu (apirilak, 26, maiatzak 10 eta 24, eta ekainak 7 eta 21). Tailerrean parte hartzeko beheko galdetegia bete behar da, eta argibide gehiago nahi dituenak 943 65 50 04 zenbakira dei dezake edo galtzaundi@galtzaundi.eus helbidera idatzi. Galtzaundiren bulegoan ere informazio eskuratu daiteke, baita izena eman ere.
'Hizkuntza eskubideak denon auzia' hitzaldia. Galtzaundik antolatuta.
Tolosako Udal Musika Eskolako helduen, akordeoien, txistuen, klarineteen eta talde anitzen ikasleen kontzertua.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
Iñaki Epelde, Koldobika Jauregi eta Jose Luis Longaronen erakusketa.
Zumardiak antolatutako piragua ikastaroa. Udan zehar hainbat talde osatuko dira. Arratsaldez, ekainaren 5etik 9ra; ekainaren 12tik 16ra eta ekainaren 19tik 23ra. Goizez, ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra; uztailaren 17tik 21era eta uztailaren 24tik 28ra.
BLOK Arte Eskolak, gaurtik ekainaren 26ra bitartean, ikasleek ikasturtean zehar egin dituzten lanen hautaketa erakutsiko du. Aurten ere, TOPIC-eko Anbigu aretoko paretak kolorez eta artez beteko ditu erakusketa honek eta aukera ona da Tolosaldeko gazteek artearen arloan egindako lorpenak ikusteko.
'Zure bidaia planifikatu'. 6 ordu. Gaztelaniaz.
'Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi'. 14 ordu. Gaztelaniaz.