Bihotz-biriketako bizkortzean oinarritutako doako formazioa. 3 ordu.
10:00. Ibilaldia erretirodunentzat. 3 talde aukeran: Burrusti baserri pareraino, Martxentaundi baserriraino edo Asteasuraino. 12:00. Hamaiketakoa, plazan.
10:30. Meza. 11:30. Nagusilaneko harmonika kontzertua. 16:00. Bingo berezia opariekin.
Odola emateko aukera egongo da, Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak antolatuta. Egunean bertan goizez hitzordua hartu beharko da 943 00 78 84 telefono zenbakira deituta.
Amezketako rokodromoaren inaugurazioa. 17:00. LH 1-2. 17:30. LH 3-4-5. 18:00. LH 6. 18:30. 12-16 urte. 19:00. 16 urtetik gorakoak.
Udaleku irekien inguruko guraso bilera. Lantaldea aurkeztu eta udalekuen nondik norakoa azaltzeko.
Tolosa CF Gimnastika Erritmikoko ikasturte amaierako emanaldia.
18:00. 'Urak dakarrena' aztertuko dute irakurle taldean, Toti Martinez de Lezearekin. Ondoren. 'Beste hsitoria' bakarrizketa Ester Povedak antzezturik.
19:30. Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestraren kontzertua, Berdura plazan. 19:30. Beotibar pilotalekuan, San Joan Zesta-Punta txapelketaren finalerdiak (Beotibar C.D.).
Loatzo musika eskolaren 20. urteurrena. Jaialdia. '8 herri, 20 urte, 11 bizipen'. 19:30. Festaren hasiera. 22:00. Kontzertua.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
Iñaki Epelde, Koldobika Jauregi eta Jose Luis Longaronen erakusketa.
Zumardiak antolatutako piragua ikastaroa. Udan zehar hainbat talde osatuko dira. Arratsaldez, ekainaren 5etik 9ra; ekainaren 12tik 16ra eta ekainaren 19tik 23ra. Goizez, ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra; uztailaren 17tik 21era eta uztailaren 24tik 28ra.
BLOK Arte Eskolak, gaurtik ekainaren 26ra bitartean, ikasleek ikasturtean zehar egin dituzten lanen hautaketa erakutsiko du. Aurten ere, TOPIC-eko Anbigu aretoko paretak kolorez eta artez beteko ditu erakusketa honek eta aukera ona da Tolosaldeko gazteek artearen arloan egindako lorpenak ikusteko.
'Oinarrizko interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi'. 20 ordu. Gaztelaniaz.
'Canva. Ikasi diseinatzen'. 6 ordu. Gaztelaniaz.