Ipuin solidarioak. Partaideak Pedro Mari Otaño, Zubimusu eta San Millan eskolak. El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearekin elkartasunean.
Bulegoaren helburua honakoa da: 1936-1945 urteen artean Ikaztegietan jazotako gertaeren inguruko testigantzak jasotzea herritarren eskutik. Bulegoa maiatzean zehar asteazkenetan egongo da zabalik, goizeko 10:30etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.
Euskaraz bizi gaitezke’ izeneko euskaldunen ahalduntze tailerra jarriko du martxan Galtzaundi Euskara Taldeak. Tailer horretan izena ematen duenak euskaraz bizitzeko topatzen dituen zailtasunei aurre nola egin landuko du. Tolosan izango dira saioak eta apirilaren 26an hasiko da tailerra. Hamabostean behin, asteazkenetan, izango dira saioak, eta ekainaren 21an amaituko dira. Tailerra 18:00etatik 19:30etara izango da, eta guztira bost hitzordu izango ditu (apirilak, 26, maiatzak 10 eta 24, eta ekainak 7 eta 21). Tailerrean parte hartzeko beheko galdetegia bete behar da, eta argibide gehiago nahi dituenak 943 65 50 04 zenbakira dei dezake edo galtzaundi@galtzaundi.eus helbidera idatzi. Galtzaundiren bulegoan ere informazio eskuratu daiteke, baita izena eman ere.
Irakurketa kluba Iñigo Antsorregiren 'Nire minaren etxean' eleberria landuz, udal liburutegian.
Pott zeramikaren eskutik, zeramika tailerra. 5 euro. 12 urtetik aurrera.
Ura Iturralde Larrañaga formatzailearekin. Euskaraz. 10 euro. 8 saio.
EH Bilduk deituriko solasaldia. Javier Abad (Medikua. Osasun Publikoan espezialista) eta Xabier Lertxundi (Hernaniko alkatea). 'Zein ekarpen egin diezaiokegu osasun publikoari udaletik?'.
'Kinshasa Symphony'. Tolosaldea Garatzenen Aniztasun sailak antolatuta. Sarrera doan.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
'Mendian gora'. Euskal mendizaletasunaren historiaren erakusketa.
Ereite elkarte multikulturalak proposatzen duena, Eskuahaldunak eskultoreen elkartea eta Billabonarte artista elkartearekin batera, aniztasunaren errealitatea, artearen bidez erakustea da.
Argazki lehiaketako argazkiekin erakusketa, udaletxeko sarreran.
Seve Iglesias Santos billabonatarraren Anitza pintura erakusketa. 9 urte zituenetik margotzen du eta orain 75 ditu. Bere kabuz ikasi du eta akuarela, pastela zein akrilikoa erabiltzen ditu.
Emakumeok mugimenduan egitasmoaren barruan, bizikletan ikasteko ikastaroa.
Arte Eskolako ikasleek ikasturtean zehar egin duten lanen hautaketa bat egingo dute eta ondoren, erakusketa bat antolatuko dute.