Tolosako Udalak Aparteko Osoko Bilkura egingo du. 1. Hasieraz onartzea Andragora, Tolosaldeko Emakumeen Etxearen erabilera eta funtzionamendua arautzeko udal erregelamendua. 2. Onartzea bazterkeria egoeran daudenentzat gaueko eta eguneko arretarako zerbitzuaren aldaketa.
Izpiliku kosmetika naturalak eskainita. Euskaraz eta gaztelaniaz. Doan. Aurrez izena eman behar da.
18:00. Karparen irekiera. 23:00. The Hastelens. Gaztetxearen irekiera.
'La censura y el periodismo en Sahara Occidental' hitzaldia Ahmed Ettanjirekin, Equipe Mediako zuzendaria.
Iñaki Labakaren kontzertua. Sarreraren prezioa 5 eurokoa da. 'Itzultzeko garaia' diskoa aurkeztuko du.
'Euskal pilota' liburuaren aurkezpena. Tiburzio Arraztoa eta Joseba Urretavizcaya. Pasaka jokoaren erakusketa egingo da udaletxeko arkupetan.
Asteasu Batuz-en aurkezpen ekitaldia. Bertsolariak, trikitixa, pintxoak...
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
'Mendian gora'. Euskal mendizaletasunaren historiaren erakusketa.
Plazida Otaño liburutegian ikusgai izango da 'Babestu dezagun Ezkeltzu' erakusketa, maiatzaren 13a arte.
Ereite elkarte multikulturalak proposatzen duena, Eskuahaldunak eskultoreen elkartea eta Billabonarte artista elkartearekin batera, aniztasunaren errealitatea, artearen bidez erakustea da.
Maria Teresa Martinezek egindako txotxongiloen erakusketa, udaletxeko ganbaran.
Argazki lehiaketako argazkiekin erakusketa, udaletxeko sarreran.
Eraksuketako txotxongiloen eta erraldoien egilea Maria Teresa Martinez Imaz (Ordizia, 1846) da. Material birziklatua (egunkariak, aterkiak, latak...) erabiliz egiten ditu bere eskulanak.
Seve Iglesias Santos billabonatarraren Anitza pintura erakusketa. 9 urte zituenetik margotzen du eta orain 75 ditu. Bere kabuz ikasi du eta akuarela, pastela zein akrilikoa erabiltzen ditu.