Beti ikasten. Hitzaldia. 'Realidad y retos de la acogida de personas refugiadas en Euskadi'. CEARen eskutik.
Bulegoaren helburua honakoa da: 1936-1945 urteen artean Ikaztegietan jazotako gertaeren inguruko testigantzak jasotzea herritarren eskutik. Bulegoa maiatzean zehar asteazkenetan egongo da zabalik, goizeko 10:30etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.
Sukaldaritza ikastaroa. Erlezaintza sukaldaritzarekin lotuz. Inaxio Arin eta Mattin Jauregiren eskutik. Parte hartzaile bakoitzak hiru pintxo dastatuko ditu.
'Nerabezaroa eta familia, teknologia berriak eta adikzioa'. Alberto Ruiz de Alegria psikologoarekin (Norbera).
Euskaraz bizi gaitezke’ izeneko euskaldunen ahalduntze tailerra jarriko du martxan Galtzaundi Euskara Taldeak. Tailer horretan izena ematen duenak euskaraz bizitzeko topatzen dituen zailtasunei aurre nola egin landuko du. Tolosan izango dira saioak eta apirilaren 26an hasiko da tailerra. Hamabostean behin, asteazkenetan, izango dira saioak, eta ekainaren 21an amaituko dira. Tailerra 18:00etatik 19:30etara izango da, eta guztira bost hitzordu izango ditu (apirilak, 26, maiatzak 10 eta 24, eta ekainak 7 eta 21). Tailerrean parte hartzeko beheko galdetegia bete behar da, eta argibide gehiago nahi dituenak 943 65 50 04 zenbakira dei dezake edo galtzaundi@galtzaundi.eus helbidera idatzi. Galtzaundiren bulegoan ere informazio eskuratu daiteke, baita izena eman ere.
Ura Iturralde Larrañaga formatzailearekin. Euskaraz. 10 euro. 8 saio.
Tolosako Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan, 'Poemas por la libertad' Lander Laborde eta Ali Salem Iselmu.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
'Mendian gora'. Euskal mendizaletasunaren historiaren erakusketa.
Ereite elkarte multikulturalak proposatzen duena, Eskuahaldunak eskultoreen elkartea eta Billabonarte artista elkartearekin batera, aniztasunaren errealitatea, artearen bidez erakustea da.
Plazida Otaño liburutegian ikusgai izango da 'Babestu dezagun Ezkeltzu' erakusketa, maiatzaren 13a arte.
Argazki lehiaketako argazkiekin erakusketa, udaletxeko sarreran.
Eraksuketako txotxongiloen eta erraldoien egilea Maria Teresa Martinez Imaz (Ordizia, 1846) da. Material birziklatua (egunkariak, aterkiak, latak...) erabiliz egiten ditu bere eskulanak.