11:00. Herri kirolak herriko haur eta gaztetxoentzat. 11:30. Meza Santa Kruz elizan. Ondoren. Hamaiketakoa eta toka txapelketa. 17:00. Herri kirolak. Xabier Zaldua eta Aratz Mugerza aizkolariak; Udane Ostolaza harri jasotzailea eta Jose Martin Bustinza 'Tubi'rekin iparraldeko jokoak. Ondoren. Buruhandiak. Jarraian. Agurtzane eta Jon Elustondo trikitilariak.
Txekor jatea. Tiketek 30 euro balio dute eta apirilak 23 baino lehen erosiz gero, eta 35 euro ondoren erosita. Txekor jatearekin batera Aramako loreen postua egongo da, Imanol eta Iñaki trikitilariak...
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
'Mendian gora'. Euskal mendizaletasunaren historiaren erakusketa.
Ereite elkarte multikulturalak proposatzen duena, Eskuahaldunak eskultoreen elkartea eta Billabonarte artista elkartearekin batera, aniztasunaren errealitatea, artearen bidez erakustea da.
Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.