Arabar Errioxara irteera. 09:00. Belauntzako udaletxe aurrean autobusa. 11:30. Laguardian bisita gidatua. 13:00. Solar de Samaniego upategian ardo dastaketa eta bazkaria. 17:00. Eltziego herrian bisita librea. 20:00. Belauntzara iritsi.
Orduñatik abiatuko dira eta Txarlazo (933 m) eta Tologorri (1.073 m) tontorrak igo ondoren, berriro Orduñara itzuliko dira. Izena emateko, telefono honetara deitu behar da: 649 71 71 82.
Alpino Uzturreren mendi irteera. Bidarrai-Larla-Jara-Irulegi mendi irteera.
Zumardia Natura Hezkuntza Kirola, Tolomendi Landa Garapen Elkartea, Tolosako Udaleko Auzolandegiak eta Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa azken urte honetan Damaiturrin (Urkizu) auzolanean aritu dira, tokiari txukundu eta berritu bat ematen proiektu zabalago baten barruan, dokumental batean ere jasotzen ari dira.Triangulotik abiatuko dira, oinezko ibilaldi batekin proiektuari amaiera emateko.
10:00-11:00. Umeak (5-10 urte). 11:00-12:00. Helduak (10 urtetik gora). 15 euro herritarrentzat eta 30 euro gainontzekoentzat. Aitor Vacas (Irristaka taldeko entrenatzailea eta Ilazki Zalakain (Irristaka taldea). Apirilaren 22 eta 23an; maiatzaren 6 eta 7an; maiatzaren 13 eta 14an eta ekainaren 3 eta 4an.
10:30-13:00. Anitzeko dantzariez gain, beste herrietatik datozen taldeen dantzak ikusteko aukera. 18:00. Anitz dantza taldeko 108 dantzarik, 6 eta 14 urte bitartean, parte hartuko dute.
11:00. Irurako Herri Krosa. Haurrak 11:00etan eta helduak 12:00etan. 16:30-18:30. Patinete ikastaroa. LH3tik DBH4 bitartean.
Berazubi Auzo Elkarteak antolatuta, IV. Gastronomika Jardunaldiak: 11:00. Tolosa eta Ibarrako Elkarte Gastronomikoen Arteko III. Bakailao Lehiaketa; 11:30. Food truck; 14:30. IV. Gastronomikaren Amaiera Bazkaria. Menua: Iberiar urdaiazpiko festa (Juanma Zaldua), porru erreak (Javi Rivero eta Gorka Rico), txangurrua, lepapea eta ogia (Ander Rodriguez), legatza, zainzuri emultsioa eta karabinero zukua (Jose Ignacio Ferreras eta Mikel Moreno), pasio fruta (Txemari Esteban), Joselito mogote iberiarra txingarretan erretako kalabazarekin (Marcos Lucena), postrea (Rafa Gorrotxategi) eta kafea (Zabala kafeak). Txartelak salgai Berazubi Auzo Elkartean.
Getariako Salbatore deuna abesbatzaren elizkizun abestua Bidaniako elizan.
Rockin Velvet taldearen kontzertua. Ariadna E. Osa eta Dani Fernandezek osatzen dute taldea eta rockeko klasikoen bertsioak egiten dituzte.
Neomak taldearen kontzertua. Sarrera 10 euro aldez aurretik eta 12 euro egunean bertan.
Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
Maria Agnes Tramart jantzi diseinatzaile, pintore eta collage egile frantsesaren lana ikus ahal izango da.
'Mendian gora'. Euskal mendizaletasunaren historiaren erakusketa.
Argazki lehiaketa. 'Formak' da gaia. kultura@berrobi.eus hebidera bidali behar dira argazkiak.