Ttapa-ttapa: adinekoak sasoian egoteko egitasmoa. 65 urtetik gorako pertsonei bideratuta.
Irurako adinekoak sasoiko egoteko egitasmoa. 65 urtetik gorako pertsonek ibilbide bat egiten dute ariketa fisikoa bultzatu eta elkarren arteko harremanak sustatzeko. Ibilbidea hamaiketako batekin amaituko da. Bi modutara har daiteke parte, erabiltzaile bezala edo mugikortasun arazoak dituztenei laguntzeko boluntario aurkeztuz. Parte hartzeko: 943 691 333 edo gizarte@irura.eus
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
Maria Agnes Tramart jantzi diseinatzaile, pintore eta collage egile frantsesaren lana ikus ahal izango da.
Xantos Agirrezabalaren 'Argialdia' akuarela erakusketa. Ordutegia. Astelehenak (16:00-20:00) eta astearte-ostirala (10:30-13:00 eta 16:00-20:00).
Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.