Mendi irteera eta zuhaitz landaketa Enirio-Aralar Mankomunitatean. Zuhaitz landaketa Ganbotxiki eta Uzkuiti artean egingo da. 08:00. Ataungo San Martingo plazan elkartuko dira. 08:45. Errekabeltzeko langan elkartuko dira. Ibilbidea egingo dute. 11:00. Pago landaketa.
Gipuzkoako Batel Ligako Jardunaldia, TAK Arraun Taldeak antolatuta.
'Urbasa' antzerkia, musika eta zirkua. Sarrerak 12 euroan salgai, Gurezirkua.eus atarian.
'Kilimaterioa'. Kaitin Allenderen bakarrizketa eta Oihane Perea eta Irati Anda bertsolariak.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
Maria Agnes Tramart jantzi diseinatzaile, pintore eta collage egile frantsesaren lana ikus ahal izango da.
Xantos Agirrezabalaren 'Argialdia' akuarela erakusketa. Ordutegia. Astelehenak (16:00-20:00) eta astearte-ostirala (10:30-13:00 eta 16:00-20:00).
Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.