Azoka solidarioa. Ikastolako LH6ko ikasleek proiektu solidarioa antolatu dute Marea Urdina elkartearen alde. Bertan, aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa bultzatzen da. Azokan biltzen den dirua elkarteari laguntzeko erabiliko da.
Lagarteko bidea edo «alternatiboaren» balioa, Gabi Martinezen eta Josep Mª Palauren eskutik.
19:00. Bertso poteoa. Amaia Agirre eta Iker Zubeldia. Plazatik hasi eta herriko trikitilariek girotuta. Sagardoa eta pikoteoa doan (edalontzia 3 euro). 22:30. Mus eta punttu txapelketak, Zartagi jatetxean.
Gipuzkoako Eskolarteko laugarren eta azken kanporaketa. Bertso-afaria. 14 eta 17 urte bitarteko bost bertsolari ariko dira kantuan: Lide Arregi (Oñati), Danel Etxeberria (Tolosa), Nikola Iraola (Lasarte-Oria), Oihan Navarro (Lasarte-Oria) eta Xuban Urdalleta (Lasarte-Oria).
Azken ostirala izanik, elkarretaratzea egingo dute euskal presoen eskubideen alde.
Pelax taldearen kontzertua, Ostiral Kulturalen barruan.
Iluntzean. Triki poteoa, Eider eta Maiderrekin. 23:30. DJ Goiko eta DJ Maitx.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
Maria Agnes Tramart jantzi diseinatzaile, pintore eta collage egile frantsesaren lana ikus ahal izango da.
Xantos Agirrezabalaren 'Argialdia' akuarela erakusketa. Ordutegia. Astelehenak (16:00-20:00) eta astearte-ostirala (10:30-13:00 eta 16:00-20:00).
Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.