Ipuin tartea. Ipuinetik has gaitezen bizitza oro askatzen. Ipuin kontalariak: Sami Rodriguez, Aroua Chefiri, Malak Azziouri eta Bouchra El Oikili.
Luz Clemente formatzailearekin. 5 saio. Gaztelaniaz. 10 euro.
Ura Iturralde Larrañaga formatzailearekin. Euskaraz. 10 euro. 8 saio.
Irakurketa kluba Alberto Ladron Aranaren 'Film zaharren kluba' eleberria landuz, udal liburutegian.
Ttonttor, San Esteban auzokide kultur elkarteak udaltzainekin bilera egingo du. Auzoaren segurtasun kontuak aztertuko dituzte.
'Nola egin garaiko barazkiak parrillan' ikastaroa, Tolosako Azokak antolatuta. Felix Belaunzaranek eskainiko du, Berrobiko Iriarte jatetxeko sukaldariak. Azokalaguna izatea eta aurrez izena ematea beharrezkoa da.
Izaskun Arandiaren 'My Way Out' dokumentalaren aurrestreinaldia eta solasaldia Tolosako Leidorren.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
Maria Agnes Tramart jantzi diseinatzaile, pintore eta collage egile frantsesaren lana ikus ahal izango da.
Saharar haurrak harreran hartzeko Oporrak Bakean programaren inguruko erakusketa.
Xantos Agirrezabalaren 'Argialdia' akuarela erakusketa. Ordutegia. Astelehenak (16:00-20:00) eta astearte-ostirala (10:30-13:00 eta 16:00-20:00).
Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.