VIII. Lanbide Heziketa Azoka. Ikastetxeetako bisita gidatuak egingo dira.
[BERTAN BEHERA] 'Emozioen kudeaketa'. GFAk bideratzen duen Treba Gazteak ekimenaren barruan, Irina Garciaren eskutik. Doako hitzaldia. 16-22 urteko gazteak.
17:00. Frontenis txapelketako finalak. Jarraian. Pintxo potea. 20:00. Frontenis txapelketako azken finala.
Usabal kiroldegiko langileen grebako mobilizazioa. 18:30. Manifestazioa. Trianguloa plazatik abiatuta.
100 izar geologiko istorio sinestezin baterako: Lurra, Asier Hilarioren eskutik, euskaraz eta gaztelaniaz.
'Andre zaharraren manifestua'. Helduentzat.
Astrisky Montero duoren kontzertua. Natasha Astrisky, ahotsa eta gitarra. Ivan Montero, bandoneon eta gitarra.
Ernai 10 urtez. 19:00. 'Bizitzeko modu bat' aurkezpena. 19:30. Argazki erakusketa, luntxa eta DJ Euzkolabel.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
'Emakumeak han eta hemen'. Literaturan emakumeek egindako ekarpenak irakurgai, udaletxeko sarreran.
Maria Agnes Tramart jantzi diseinatzaile, pintore eta collage egile frantsesaren lana ikus ahal izango da.
Tolosako komertzioetan gastatzeko bonuen salmenta, 20 eurorekin 30 euro gastatu. 08:00-14:00 eta 16:00-20:00. Larunbatean goizez bakarrik. San Frantzisko kaleko etxolan.
Xantos Agirrezabalaren 'Argialdia' akuarela erakusketa. Ordutegia. Astelehenak (16:00-20:00) eta astearte-ostirala (10:30-13:00 eta 16:00-20:00).
Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.