Eskualdeko pentsiodunen elkarretaratzea pentsio duinen alde egiteko.
Pepa Bojo Ballesterrek eskainita. Astelehenetan, martxoaren 20tik maiatzaren 29ra. Gaztelaniaz. 10 euro.
Tolosako odol emaileei zuzendutako hitzordua. Aldez aurretik txanda hartzea ezinbestekoa da, egunean bertan, goizez: 943 00 78 85 (900 303 404).
Sexualitatea eta nerabeak. Nerabeen gurasoentzako saio irekiak. Sexune taldeak eskainita.
Usabal kiroldegiko langileen bizikleta martxa, egiten ari diren greba ekintza gisa.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
'Hurbil dituzu, behatu baino ez duzu' hegaztien erakusketa.
'Bikaren itzulera' erakusketa. Bika Adamovich eta Ura Iturralde. Ivankiv-era bidaia bat errusiar okupazioaren ondoren.
'Emakumeak han eta hemen'. Literaturan emakumeek egindako ekarpenak irakurgai, udaletxeko sarreran.
Maria Agnes Tramart jantzi diseinatzaile, pintore eta collage egile frantsesaren lana ikus ahal izango da.
Xantos Agirrezabalaren 'Argialdia' akuarela erakusketa. Ordutegia. Astelehenak (16:00-20:00) eta astearte-ostirala (10:30-13:00 eta 16:00-20:00).
Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.
Mintegia, Topic aretoan, 19:00-20:30. Martxoak 20-21. Afrika. Etorkizuneko kontinentea kontatzeko erronka, Xavier Aldekoaren eskutik, gaztelaniaz.