Horma irudiaren inaugurazioa. Horma irudiaren aurrean, artistaren azalpena, bertsoa, kalejira eta hamaiketakoa.
'Amezketa 1936-1945. Zigorpean isilaraziei, merezitako aitorpena' liburuaren aurkezpena. Antton Amundarain Esnaola.
12:00. Meza San Jose ermitan. Ondoren. Hamaiketako legea, Bentan. Jarraian. Bola-jokoak bolatokian. 18:00. Dantza latinoak frontoian.
12:00. Urkamendira igoera, bertan ekitaldi txiki bat egingo dute. 13:00. P.M. Otaño plazan, 'Egia, itzaletik argira'. Joxelu Geresta: 24 urte egiaren bila.
Marta Alzate eta Martha Escudero. Helduentzako, euskaraz eta gaztelaniaz.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
'Hurbil dituzu, behatu baino ez duzu' hegaztien erakusketa.
'Bikaren itzulera' erakusketa. Bika Adamovich eta Ura Iturralde. Ivankiv-era bidaia bat errusiar okupazioaren ondoren.
'Emakumeak han eta hemen'. Literaturan emakumeek egindako ekarpenak irakurgai, udaletxeko sarreran.
Maria Agnes Tramart jantzi diseinatzaile, pintore eta collage egile frantsesaren lana ikus ahal izango da.
Emakunderen 'Emakumeak Gora!' erakusketa. Kanpainak erakusten du zeintzuk diren emakumeei lidergo postu horietara berdintasunez iristea eragozten dieten oztopo nagusiak, eta mito faltsuak eraisten ditu, hala nola, emakumeek prestakuntza gutxiago dutela postu horiek betetzeko, EAEn goi-mailako ikasketak dituzten pertsona guztietatik ia %60 emakumeak direla adierazten duten datuak emanez.
Xantos Agirrezabalaren 'Argialdia' akuarela erakusketa. Ordutegia. Astelehenak (16:00-20:00) eta astearte-ostirala (10:30-13:00 eta 16:00-20:00).
Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.