'Aioko' itzal eta antzerki txotxongiloak. 4 urtetik gorakoentzat eta eskolekin lotutako emanaldia.
Ipuin tartea. Ipuinetik has gaitezen bizitza oro askatzen. Ipuin kontalariak: Sami Rodriguez, Aroua Chefiri, Malak Azziouri eta Bouchra El Oikili.
'Cualquiera que os dé muerte' liburuaren aurkezpena. Cecilia G. Gillarte da egilea. Olatz Peon, Manuel Aznar, Alfons Cervera eta Garbiñe Biurrunen partaidetzarekin.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
'Hurbil dituzu, behatu baino ez duzu' hegaztien erakusketa.
'Emakumeak han eta hemen'. Literaturan emakumeek egindako ekarpenak irakurgai, udaletxeko sarreran.
Emakunderen 'Emakumeak Gora!' erakusketa. Kanpainak erakusten du zeintzuk diren emakumeei lidergo postu horietara berdintasunez iristea eragozten dieten oztopo nagusiak, eta mito faltsuak eraisten ditu, hala nola, emakumeek prestakuntza gutxiago dutela postu horiek betetzeko, EAEn goi-mailako ikasketak dituzten pertsona guztietatik ia %60 emakumeak direla adierazten duten datuak emanez.
Xantos Agirrezabalaren 'Argialdia' akuarela erakusketa. Ordutegia. Astelehenak (16:00-20:00) eta astearte-ostirala (10:30-13:00 eta 16:00-20:00).
Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.