Emozioen gimnasioa. Adituak: Txaro Etxeberria, Pello Agirrezabal eta Eralda abokatuak.
Monica Leivak gidatutako tertulia literarioa. Emilia Pardo Bazanen 'El encaje roto' lana aztertuko dute.
Irurako tokiko energia komunitatea sortzeko bilera. Irurako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuarekin elkarlanean, Irurako Energia Komunitatea sortzeko prozesua abiatu du. Honela, Tokiko Energia Komunitate bat zer den eta zein onura dituen ezagutzeko informazio-saio baterako gonbita luzatzen die udalak herritar, merkatari edo interesa duen herriko bestelako eragileei. Izena emateko: ingurumena@irura.eus edo 943 691 333.
Javi Rivero eta Gorka Ricorekin. Saltsak eta postre bat. Errezetak prestatu eta bertan afaldu.
'Nolako harremana dugu atzerritik heldu diren pertsonekin? Nolako elkarbizitza nahi dugu herrian dauden hizkuntza, kultura eta azal kolore ezberdinen artean?'. Euskal Jatorria duten herritarrentzako parte hartze saioa.
Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.